Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

ARANTXA TXINTXURRETA - BIOLOGOA: «Iraungo badu, baldintza egokiak ere behar ditu, baina hori gizakion ardura da»

Arantxa Txintxurreta igeldoarrak bigarren saria lortu du Europako bisoiaren inguruko Mikroipuinen Lehiaketan, “Gainerakoan, erruki” ipuinarekin. Irabazitako saria: 200 euro liburutan, Gasteizko liburu-denda batean gasta­tzekoak. Dena dela, oraindik ez omen du ezer erosi, buru belarri baitabil master batekin. Gure galderak erantzuteko tartetxo bat atera du behintzat.

ATZERA BEGIRA: 1988 urteko Igeldoko Igoera

Argazkian goraka ageri dena Moises Odriozola da, txapela irabazi zuen urtean, 15 urterekin. Beherantz ageri dena berriz, Cesar Perez (donostiarra), lehenengo zihoan baina Buena Vista pasa eta berehala buelta eman eta erretiratu egin zen eta Moises lehen postuan jarri zen. Biorreta pasa eta berehala Moises ezinean zihoalarik, atzetik zetorkion Pedro Garciak lagundu eta aurrera jarraitzeko indarra eman zion. Garai hartan Pedro Garciak zuen errekorra, (25,05min) baina urte hartan bigarren gelditu zen. Moisesek 26 minutu eta 27 segundu behar izan zituen helmugara iristeko.

«Sinetsita gaude gauzak beste modu batera egin daitezkeela»

2019ko Foru Hauteskundeei begira, Juan Karlos Izagirre izango da EH Bilduren hautagaia Gipuzkoako Diputatu Nagusi izateko. Gogotsu dagoela azaldu dio Orri Informatiboari eta helburuen berri ere eman dio.

Lezkarrik etapa berria zain

Lezkarri abesbatzak ere agurtu berri du aurtengo ikasturtea eta jakinarazi duenez, datorren ikasturtean etapa berri bati ekingo diote. Izan ere, Nice Cresporen ordez, Laida Otaduy hasiko da zuzendaritza lanetan. Beraien jarduerarekin aurrera jarraitzeko, kanta­tzeko gogoa duen jendearen beharra dutela azpimarratu dute eta dei egiten diete kantatzea gustoko duten herritarrei animatzeko.

Pilotegi bidean zabalgune zehatza egiteko eskaera

Herri Batzarrean eta aurreko Orri Informatiboan aipatu bezala, Pilotegi bideko goiko zatia asfaltatu egingo du Udalak. Kotxeak gurutzatzeko pare bat zabalgune egingo zirela azaldu zion Udal teknikariak Herri Kontseiluari, baina ez zuen zehaztu non. Herri Kontseilutik eskaera egin zaio goi goiko zatian gu­txienez, bat egiteko, harrizko horma dagoen inguruan. Leku zehatza adierazi zaio eta kontuan izango dutela erantzun dute.

Proiektua, bulegoan
Bestalde, Udal teknikariari hainbatetan eskaera egin ostean, Herri Kontseiluak lortu du lan horren inguruko proiektua pasatzea. Norbaitek interesa izanez gero, Itsas Aurreko bulegoan dago eta dinamiza­tzailearekin harremanetan jarri.

Diputazioak onartua
Herri Kontseiluak jakin duenez, Foru Aldundiak onartu du Udalak aurkeztutako proiektua eta 37.000 euroko diru laguntza emango du. Gainerako 40.000 euroak Udalak jarriko ditu eta 2019ko aurrekontuetan onartu beharko dira. Lanak datorren urtean egingo lirateke.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom