Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

Giro ederrean ospatu da aurten ere San Isidro

Urtero bezala, baserritarren omenez, San Isidro eguna ospatu zen Igeldon, eta ez zuten hutsik egin ez toka txapelketak ezta afariak ere. Tokan, 10 lagunek hartu zuten parte eta Mikel Alkorta izan zen irabazlea, Aitziber Alzuarekin desenpatea jokatu ostean. Afaria, berriz, Etxe Nagusi jatetxean izan zen eta 31 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan. Alkorta anai-arrebak aritu ziren afaria girotzen trikitixa eta panderoarekin. Giro ederrean ibili ziren.

Udaberri jai borobila

Asteburuan ospatu da Udaberri Jaia Igeldon eta benetan borobila izan dela esan liteke. Eguraldia primeran portatu da aurtengoan eta antolatutako eskaintza zabalari erantzun ederra eman diote herritarrek zein herritik kanpotik etorritakoek. Igandeak, esaterako, irudi politaskoa utzi zuen plaza jendez beteta zegoela. Mokadu ederrak jateko aukera izan zuten gerturatu zirenek.

«Disko honetako abestiak jendea gu adina hunkitzeko gai balira, izugarri poztuko ginateke»

Urtz taldeak disko berria kaleratu du, “Zabaldu ateak” izenekoa. Martxoan aurkeztu zuten BilboRocken eta ordutik hainbat emanaldi eskaini dituzte. Udan zehar buru belarri ibiliko dira zeregin horretan. Xabier Camarero igeldotarrak (1971, Irun) Urtz taldeko gitarra eta ahotsa denak, tarte bat eskaini dio Orri Informatiboari.

Irati Arrillaga hockey jokalaria Europako txapeldunorde, Realarekin

Europako belar-hockey finala jokatu berria da Amsterdamen eta Realeko emakumezkoen taldea bigarren sailkatu da. Bertan joka­tzen du Irati Arrillaga igeldotarrak. Semifinaletan Alemaniako taldea garaitu ostean (2-1) finalera sailkatu zen Arrillagaren taldea, baina ezinezkoa izan zuten AHBC taldeari irabaztea (7-0 nagusitu zen etxeko taldea) eta txapeldunorde gelditu ziren. Hala ere, emaitzarekin gustura daudela adierazi dio Orri Informatiboari igeldotarrak, Europako txapelketa bat jokatu duen Realeko lehenengo taldea izan baita beraiena.

Dagoeneko badugu armarria!

Joan den urriaren 28an ospatutako udazken jaian gehiengoak hala erabakita, Txus Galindo igeldotarraren armarria izan da bozkatuena.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom