Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

Hasi dira pelota saioak, astearte eta ostegunetan

Iraila erdian hasi zen Pelota Eskola Igeldon. Ordutik, astearte eta ostegunero izaten dira saioak arratsaldeko 17:30etatik 19:00eta­ra. Aurten, 15 ume dabiltza, momentuz. Benjaminak 3, alebinak 9 eta infantilak 3.
Pelota Eskolako arduradunek azaldu dutenez, apuntatzeko aukera badago oraindik. Interesa daukanak, frontoira azaldu besterik ez du. Haur Hezkuntzako umeren batek ere nahiko balu, aukera izango lukeela gaineratu dute.

Hiru ikastaro berri antolatu dira aurten

Ikasturte honetan, 18 ikastaro antolatu dira eta horietatik hiru berriak dira: xakea, korrika eta frantsesezko mintzapraktika. Denera, 114 ikaslek eman dute izena, haur eta heldu kontuan izanda. Iazko kopuruak zer­txobait hobetu dira.
Ikastaroak honakoak dira: ingelesa, zunba, joskintza, yoga, pianoa, trikitixa, gitarra, marrazketa, break dance, musika tailerra, panderoa, frantsesa, euskal dan­tza, balleta, euskarazko mintzapraktika, xakea, korrika eta fran­tsesezko mintzapraktika.

Zenbait hitzaldi udazkenerako, Jubilatu elkartearen eskutik

Zahartzaroko sexualitatearen inguruan izango dira bi hitzaldi eta beste bat elikadura osasungarriaren inguruan. Herritar guztiei irekiak izango dira.

Aurten ere Salamancako ferian izan dira Longa baserrikoak

Irailaren 2tik 6ra bitartean izan zen Salamancako ganadu feria eta iaz bezala aurten ere bertan izan zen Longa baserriko familia. “Blonde de Aquitania” arrazako ganaduaren txapelketan parte hartu zuten eta zenbait sari lortuta itzuli ziren etxera. Aurtengoan ez dute lehendabiziko saririk lortu, baina 4 bigarren sari eta beste 4 hirugarren sari lortuta gustura daudela adierazi dute.
Guztira 22 buru eraman zituzten Salamancara, horietatik 16 txapelketan parte hartzeko eta 6 txahal, behiak txahalarekin batera atera­tzen diren sekzioetan parte hartzeko. 16 buru horietatik 3 idiskoak ziren.
Gainera, azken egunean egiten den subastarako 2 idisko eraman zituzten eta biak saldu zituztela nabarmendu dute. Eta hirugarren idiskoa ere saltzea lortu zuten subastatik kanpo. Subasta amai­tzean ganadua kamioian kargatu eta etxerako bidea hartu zuten, pena pixka batekin aurtengoan lehendabiziko posturik lortu ez zutelako, baina pozik 3 idiskoak salduta.

Eskola Kirola Igeldon antolatu da ikasturte honetan ere

Guraso elkartea burubelarri ari da lanean ikasturte berria hastearekin batera. Ikasturte berriari begira, hainbat kontu nabarmendu dituzte. Hasteko, azpimarratu dute Covid-19aren kontrako neurri gabe hasi dela ikasturtea eta oso albiste ona izan dela hori. Horrekin lotuta, goizeko Zaintza zerbitzua eskolako liburutegira bueltatu ahal izan da.
Datuei dagokienean, ikasturte honetan 10 ikasle berri hasi direla jakinarazi dute: 2 urtekoak 8 dira; 4 urtekoa 1; eta 3.mailakoa beste 1.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom