Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Igeldo Herria

Ameztiko festak egingo dira estreinakoz

Ameztin bizi diren herritar batzuek Ameztiko festak antolatzea erabaki dute. Orain arte ez dira inoiz egin. Egunari dagokionean, festa eguna maiatzaren 28an izango da (larunbata). Eguraldi txarra egingo balu, bertan behera geratuko litzateke eta ekainaren 4an edo 11n egingo litzateke. Erabakia maiatzaren 25ean hartuko dute eguraldi iragarpenarekin.

Errezilen izango da Eskola Txikien Jaia

Ekainaren 12an, igandean izango da Eskola Txikien Jaia eta Errezilen ospatuko da Eskola Txikiak Bizirik lelopean. Igeldoko eskolako Guraso Elkartetik gonbidapena luzatzen diete gurasoei eta herritarrei Errezilera gerturatzeko.

Festak bai, baina...

Jai Batzordearen egoera ona ez zela ikusita bilera ireki bat egin zen mar­txoaren 22an. Bertan, egoera azaldu eta irtenbideak adosten saiatu ziren bertaratutakoak. 12 lagun egon ziren bileran eta beste bi petsona prest azaldu ziren Jai Batzordean sartzeko. Dena dela, hurrengo urteetarako jende berria sartzeko formulak pentsatu behar direla uste dute. Koadrilaka antolatu, bilera ireki bidez… bestela ez dela erreleboa bermatzen uste dute egungo Jai Batzordeko kideek.
Une honetan, aurtengo egitaraua finkatzen ari dira. Edonork ideia bat edo ekintzaren bat antolatzeko gogoa izanez gero, Jai Batzordeko kideekin harremanetan jartzeko eskatu dute. Edo idatzi: ttonttorro@gmail.com.

Urte hauetan zehar adierazitako beharrak agerian geratu dira berriz

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sor­tzeko bidean, igeldotarron partaide­tza prozesua jarri da abian. Bi asmorekin jarri da abian: alde batetik, igeldotarrak informatzea; eta bestetik, igeldotarren iritziak, kezkak eta beharrak jasotzea.
Lehenengo pauso bezala, mar­txoaren 20an bilera ireki bat egin zen Igeldon eta bertan 85 herritarrek hartu zuten parte. Igeldoko zerbi­tzuen eta lehentasunezko arloen inguruan aritu ziren hizketan. Jarrera aktiboarekin aritu ziren igeldotarrak.
Ondoren, galdetegi bat online betetzeko aukera ere izan da. 44 herritarrek erantzun dute galdetegia. Banakako elkarrizketak ere egiten ari da Siadeco enpresa.

Foru Araua aldatzeko eskaera zehatzak egin ditu Igeldok

Udalerri edo TET izateko biztanleria minimoa kentzea edo egokitzea izan da eskaera bat. Baita eskaera erabakia hartzen den instituzioraino iristea ere.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom