Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Igeldo Herria

Proposamenik ba al duzu ikastaroetarako?

Ikastaroak 2022-2023 ikasturtea antolatzen irailean hasiko dira eta orain da ikastaro berriak proposa­tzeko momentua. Aurreko ikasturtean bezala, honako ikastaroak egongo dira aukeran: marrazketa, joskintza, balleta, gitarra, pianoa, trikitixa, panderoa, musika tailerra, frantsesa, ingelesa, euskal dantza, break dance, yoga eta zunba. Udaberrian, berriz, patin roller.
Matrikulazioa iraila hasieran egin beharko da (irailean egingo da deialdi zehatza).
Proposamenak egiteko, zalan­tzak argitzeko edo apuntatzeko, idatzi email honetara: ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Eskumen eta zerbitzuen inguruko proposamena atzertzen

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko prozesua aurrera doa. TET Batzordeak jakinarazi du Siadecok proposamen bat prestatu duela Igeldok izan ditzakeen eskumen eta zerbitzuen inguruan. Horiei lotuta, balorazio ekonomikoak ere egin ditu txostenean. Batzordea proposamen hori aztertzen ari da. Honen inguruan lehen inpresioak trukatzeko ere bilera bat egin behar zuten udaletxean ekainean, baina atzeratu egin dela azaldu dute eta ez dutela oraindik datarik.
Aztertzen ari diren edukien inguruan hitz egiteko eta erabakiak hartzeko herritarrekin biltzeko beharra ere ikusten dute. Aurrerago, Herri Batzar bat antola­tzea aurreikusten dute.

Umeentzako zinea, plazan

Iaz egin bezala, zine saioa izango da plazan Kultur Mahaiak atolatuta. Oraingoan, saio bakarra antolatu dute eta umeentzako izango da. Ostiralean izango da, hain zuzen (uztailak 29). Gaueko 22:00etan jarri dute hitzordua. Oraingoan ere sorpresa goxoak izango dira!
Pelikula erabaki dute dagoeneko. Tintinen abenturetan murgiltzeko aukera izango da. Eta oraingo honetan, Ilargia izango du helburu.

Txalingo obrarekin kezkatuta

Herri Kontseiluak jakinarazi du kezkatuta jarraitzen duela Txalingo obrarekin. Hasieratik irregulartasun zantzuak ikusi ditu bertan eta gertatutakoaren inguruan informatzen aritu da. Azaldu duenez, azken eskaera bat aurkeztu berri du Udal Erregistroan. Erreportaje grafiko bat eskatu du, Udaltzainak edo dagokiona bertaratuz. Arrazoiaren berri eman du: «Txalinen eraiki­tzen ari direna, itxura eta materialagatik, txalet moderno bat da. Kasu horretan, ez luke beteko indarrean dagoen Plan Orokorraren arau orokorrek eta eraikuntzako ordenantza osagarrien 35. artikuluak adierazten duten baldintza, hau da, landa-lurzoruan eraikitzen den edozein eraikin berrik gure eremuko landa-eraikuntza tradizionalaren tipologia izan behar duela exijitzea».

Jubilatuak kanturako gogoz

Jubilatuek bertso bat abestuz eman zieten jaiei hasiera eta Santa Ixabel egunean ere, herri bazkariaren aurretik, Kantu Jira egin zuten herriko tabernetan zehar. Gernikara egin zuten ibilaldirako euskal kanta batzuk prestatu zituzten bazkalostean kantatzeko. Han sorturiko giro ederraren ondorioz, tarteka herrian Kantu Jirak antolatzea erabaki zuten eta jaietan izan zen lehendabiziko saioa. Aurrerantzean ere jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute eta hilabetero egun bat jartzeko asmotan dira herriko taberna ezberdinetan zehar euskal kantak abesten ibiltzeko.
Bestalde, udan zehar herrian egiten dituzten ibilaldiekin jarrai­tzeko asmoa ere badute. Apirilean hasi ziren herriko bazterrak ezagu­tzeko eta beraien arteko harremanak indartzeko asmotan herrian zehar oinezko ibilaldiak egiten. Hilabeteko lehendabiziko asteazkenetan elkartzen dira, herriko plazan. Orain artean, 12 laguneko koadrila elkartzen dira eta ibilaldiaren ostean hamaiketako bat ere egiten dute indarrak berritzeko.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom