Proposamenik ba al duzu ikastaroetarako? | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Proposamenik ba al duzu ikastaroetarako?

(0 comments)

Ikastaroak 2022-2023 ikasturtea antolatzen irailean hasiko dira eta orain da ikastaro berriak proposa­tzeko momentua. Aurreko ikasturtean bezala, honako ikastaroak egongo dira aukeran: marrazketa, joskintza, balleta, gitarra, pianoa, trikitixa, panderoa, musika tailerra, frantsesa, ingelesa, euskal dantza, break dance, yoga eta zunba. Udaberrian, berriz, patin roller.
Matrikulazioa iraila hasieran egin beharko da (irailean egingo da deialdi zehatza).
Proposamenak egiteko, zalan­tzak argitzeko edo apuntatzeko, idatzi email honetara: ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Emanaldia, ikasturtea agurtuz
Ikasturte bukaerako emanaldia izan zen ekainaren 17an. Hainbat ikastarotan ikasleek ikasitakoa erakusteko aukera izan zuten. Hain zuzen, musika tailerra, balleta, trikitixa, panderoa, pianoa, gitarra eta break danceko ikasleek eskaini zuten emanaldia. Argazkiak ikusgai daude hemen.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom