Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2024

USANSOLO - Igeldotik zorionak!

Bizkaiko 113. udalerria da Usansolo abenduaren 28tik eta hori ospatzeko  "Lortu dogu" jaia antolatu zuten martxoaren 9an. Igeldotarrak gonbidatu zituzten festara eta taldetxo bat bertaratu zen, desanexioaren borrokan urtetan izandako harreman eta elkarlanaren erakusgarri. Igeldotarrak, gainera, ez ziren esku hutsik joan. Igeldoko Ametz bat eraman zuten bertako belardian landatzeko eta ingurua apaintzeko arroketatik hartutako harri parea ere bai, Igeldoko 89 zenbakiarekin eta Usansoloko 113arekin. Horrez gain, txapela bat eta Igeldoko liburua ere eraman zizkieten. Giro ederrean ibili ziren eta pozik ospatu zuten Usansoloren lorpena.

MARTXOAK 8 - Urteroko hitzorduari hutsik ez

Urtero bezala, Martxoa­ren 8aren bueltan, herriko emakumeek hainbat ekintza antolatu zituzten Igeldon. Bezpe­ran, herria apaindu zuten eta Mar­txoa­ren 8an Donostiako manifestaziora joan ziren elkarrekin. Hurrengo egunean, larunbata, goxatze-tailerra egin zuten Itsas Aurren. Bost emakume bakarrik elkartu ziren, baina benetan merezi izan zuela eta momentu atseginaz gozatzeko aukera izan zutela adierazi zuten. Ondoren, urteroko afaria egin zuten Etxe Nagusin 49 emakumek. Primeran afaldu eta giro ederrean ibili ziren. Bingoan jolastuz, bertako produktuz osatutako saski ederraren zozketa egin zuten. Arantxa Arruti izan zen irabazlea. Linearekin, oparitxo batzuk ere eraman zituen Karmele Garmendiak. Zorionak biei!

KORRIKA 23 - Igeldo herria korrika!

Korrikarekin bat eginez, Igeldon hainbat ekintza egin ziren martxoaren 22an. Arratsaldean, Es­ko­lako ikasle, irakasle, guraso, familia eta herritarrek Korrika Txikia egin zuten kaxkoan zehar. Iluntzean, elkarrekin afaltzeko aukera izan zen Itsas Aurren.

UDABERRI FESTA 2024

 

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom