Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2024

ERREBOLUCION

Urte luzez gizartean izan da ideia bat egia ez dena. Ezagutzen duzu lau hanketara dagoen tximinoaren irudia zeinetan, zutitzen doan eran, gizaki itxura hartzen duen? Eboluzioaren ideiari buruz ari naiz. Irudi horrek irudikatzen omen zuen gizakiaren eboluzioa eta, Darwinek esan zuenez, gauza jakina zen que gizakia tximinotik o algo así zetorrela. Como Darwinek esan zuen, pues era verdad. Sin más. Pero Darwinek ez zuen halakorik esan, aizu. Eta como azaltzen zen telebistan y todo, pues que la gente se lo creía. Baina gizakia ez dator del mono. Claro que no. Darwinek esan zuen que no. Lo que pasa es que daukagula jatorri berdina, y entonces gendea se confunde. Y yo creo que marrazki hori es bastante significativa y creo que ilustra muy pero que muy bien cómo puede una cosa derivar en otra. Sirva de ejemplo el idioma: podría perfectamente ilustrar la evolución del uso del euskera en nuestra sociedad.

San Pedroak ate joka

San Pedro jaietarako gero eta gutxiago geratzen da. Jai Batzordekoak buru-belarri dabiltza prestaketa lanetan eta egitaraua ixten. Festa egunak behintzat zehaztu dituzte. Ekainaren 22an kirolaren txanda izango da: krosak eta pala/eskupilota txapelketen finalak jokatuko dira. Ekainaren 23an San Juan bezpera ospatuko da: Arrokako arrantza lehiaketa, txaparroen prestaketa, fajitekin afari-merienda, San Juan sua eta eskea... Ekainaren 28tik aurrera izango dira egun nagusiak. Aurten, gainera, San Pedro Eguna larunbatarekin tokatuko da. Hamaiketakoa, herri kirolak, idi dema... ohiko ekintzak ez dira faltako. Umeen eguna, berriz, uztailaren 1ean izango da. Santa Ixabel egunarekin, uztailaren 2an bukatuko dira festak.

Laister hasiko dira Ikoko aparkalekua berritzeko lanak

Ikotik jakinarazi dutenez, berehala hasiko dira aparkalekua berri­tzeko lanekin. Maiatzerako obra martxan izatea aurreikusten dute.
Bestalde, gogorarazi nahi dute ordutegi berriarekin ari direla lanean. Astelehenetik ostiralera, goizez 9:00etatik 14:00etara egongo da zabalik eta arratsaldetan 16:30etatik 20:00etara. Larunbatetan, berriz, goizez egongo da irekita 9:00etatik 14:00etara.

Igeldon EH Bildu izan da nagusi

Apirilaren 21ean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak izan ziren eta Igeldon EH Bilduk jaso zituen bozka gehien.
Emaitza orokorrak kontuan hartuz, EAJ eta EH Bilduk 27na eserleku lortu dituzte, jeltzaleak aurretik egonda botoetan. PSE-EE hirugarren indarra izan da, 12 eserlekurekin. PPk 7 eserleku lortu ditu. Sumarrek eta Voxek eserleku bana eskuratu dute.

Jubilatuak Artikutzan ibili dira

Igeldoko Jubilatuen Elkarteak antolatuta, apirilaren 3an Artikutzako naturgunera bidaia egin zuten. Urtegia izandako paraje eder horretan 34 pertsona elkartu ziren, 2004tik Europako zaintza berezien natura-ondare sarean sartuta dagoen lurraldea gertutik ezagutzeko asmoz. Taldearen parte batek, lehengo urtegiaren inguruan 4km-ko ibilaldia egin zuen gidariaren azalpenak entzunaz. Bigarren taldekoek, beste gidaren laguntzarekin, Artikutzaren historia eta ematen ari diren aldaketak ikusentzunezkoen bidez ezagutzeko, bertako natur eskolan gelditu ziren.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom