Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

OinHerriko taldea martxan da

Aurreko Orri Informatiboan egitasmoa Igeldon lurreratzeko asmoa zegoela genion. Oraingoan jada urrats batzuk ematen hasiak direla esan dezakegu. OinHerrikoen azalpenak lehen eskutik entzun ostean herritar talde bat biltzen hasi da eta herri hezitzaileen sarearen parte egitea erabaki dute. Herriko beharrak aztertu nahi dituzte eta lehenik herriko nerabe eta gazteekin prozesu bat egin nahi dute. Izan ere, herriko gazteek espazio bat izateko nahia adierazi dute eta beraiekin batera prozesu bat abiaraziko dute espazioaren nolakotasuna eta fun­tzionamendua definitzeko. Astebu­ruetan kultur etxeko goiko solairua erabiltzeko aukera mahai gainean dago eta gazteak izango dira espazioa nola antolatu eta bete beharreko arauak jarriko dituztenak. OinHerriko kideak prozesuan bidelagunak izango dira, hau da, prozesuan lagunduko dute, baina erabakiak gazteek hartuko dituzte.

Aurten jaiak bai?

Bilera garrantzitsua egingo da martxoaren 18an 19:00etan.

Herritarrok hitz egiteko momentua da

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sor­tzeko bidean, herritarren partaidetza prozesua abiatu da orain. Hau da, herritarrok hitz egiteko momentua orain dela adierazi du Herri Kon­tseiluak: «Igeldon dauzkagun behar eta nahiak adierazi, TET sortzeak era­­giten dizkigun ilusio edo kezkak plazaratu, iritziak eman... Horiek de­nak mahai gainean jartzeko garaia da».
Partaidetza prozesu hau Donostiako Udalak, Siadecok, Herri Kontseiluak eta hainbat igeldotarrek elkarlanean jarri dute abian eta «helburua da ahalik eta igeldotar gehienen partehartzea bultzatzea eta iritzi desberdinak jasotzea».

‘Biba Zuek’ telebista programako artzaina, Ikon

Aritz Ganboa da Biba Zuek telebista programan azaltzen den artzaina eta otsailaren hasieran Igeldoko Kooperati­ban izan zen grabatzen. Programa honetan artzain munduaren berri emateaz gain, Euskal Herrian zehar martxan dauden eta agroekologiarekin lotura duten proiektuen berri ematen du Ganboak. Igeldoko Kooperati­ba­ren berri jakin zuenean, bere interesa azaldu eta grabatzera etorri zen. Larraitz Dorronsororekin (Kooperatibako bazkidea) aritu zen hizketan. Proiektuaren garapena nolakoa izan den eta herriaren zein nekazaritzaren biziraupenean Kooperatibak duen garrantziaz aritu ziren hizketan. 

Arrano Etxeak bukatu du bere ibilbidea

Eguna zehazteko dago, baina beranduenez, martxoa bukaera izango da. Hortik aurrera, Arrano Etxeak ez du animalia berririk jasoko.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom