Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2021

Memoria lantzeko ikastaroa, martxan

Jubilatu elkarteak ikastaro berria jarri du martxan: memoria lantzeko ikastaroa. Martxoaren 4ean hasi ziren eta astean behin izaten da saioa (ostegunetan) goizeko 11:00etatik 12:30etara kultur etxean. 

Bigarren ebaluazioa ziztu bizian dabil

Urte berriarekin erronka berriak abiatu dituzte eskolan eta bigarren ebaluazio honetan, gure izateari lotutako gaiak lantzen ari dira. Proiektuari “G-eureka!” izena jarri diote, eta zer garen, nola garen eta nondik gatozen aztertzen ari dira.
Gela bakoitzeko ikasleak zertan ari diren ere azaldu dute:
3. zikloko 14 Birusak materia eta energiaren propietateak aztertzen ari dira, eta laster esperimentu desberdinak egiten hasiko dira. 2. Zikloko Surflariak, berriz, izaki bizidunak lantzen ari dira. Horri lotuta, eta azken bi urteetan egin den bezala, eskolara Danio arrainak itzuli dira. Arrain hauen eboluzioa behatuz informazio aberatsa biltzea dute helburu.
1. zikloko Panterak beraien bizitzaren eboluzioa aztertzen ari dira, jaio zirenetik bizi izan dituzten aldaketak aztertuz, eta etorkizunari begira ere jarri dira, nolakoak izango ote diren hausnartuz. 4 eta 5 urteko Saguzarrak zentzumen desberdinak lantzen aritu dira, jolas desberdinak ardatz harturik, eta oso ongi pasatzen ari direla esan dezakegu. Eta azkenik, 2 eta 3 urteko Suhiltzaileak emozioak lantzen ari dira “Koloretako munstroa” ipuina ardatz hartuta.

Martxoak 8: Herria apaintzeko eta manifestaziora joateko deia

Martxoak 8 Emakumearen Eguna heltzear da eta hainbat ekimen antolatu dira Igeldon. Herriko hainbat emakumek asanblada egin zuten asteazkenean eta bi deialdi egin dituzte. Igandean (martxoak 7) herria apaintzeko hitzordua jarri dute 12:00etan plazan eta astelehenean (martxoak 8) Donostiako manifestaziora joateko deia egin dute. Plazan elkartuko dira 17:15etan eta oinez jaitsiko dira. Manifestazioa 18:30etan abiatuko da Antiguako tuneletik. Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu ditu manifestazioak hiriburuetan. Lema: "Dena aldatu sistema arrakalatu". Animatu eta parte hartzeko dei egiten diete herriko emakume guztiei.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom