Bigarren ebaluazioa ziztu bizian dabil | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Bigarren ebaluazioa ziztu bizian dabil

(0 iruzkin)

Urte berriarekin erronka berriak abiatu dituzte eskolan eta bigarren ebaluazio honetan, gure izateari lotutako gaiak lantzen ari dira. Proiektuari “G-eureka!” izena jarri diote, eta zer garen, nola garen eta nondik gatozen aztertzen ari dira.
Gela bakoitzeko ikasleak zertan ari diren ere azaldu dute:
3. zikloko 14 Birusak materia eta energiaren propietateak aztertzen ari dira, eta laster esperimentu desberdinak egiten hasiko dira. 2. Zikloko Surflariak, berriz, izaki bizidunak lantzen ari dira. Horri lotuta, eta azken bi urteetan egin den bezala, eskolara Danio arrainak itzuli dira. Arrain hauen eboluzioa behatuz informazio aberatsa biltzea dute helburu.
1. zikloko Panterak beraien bizitzaren eboluzioa aztertzen ari dira, jaio zirenetik bizi izan dituzten aldaketak aztertuz, eta etorkizunari begira ere jarri dira, nolakoak izango ote diren hausnartuz. 4 eta 5 urteko Saguzarrak zentzumen desberdinak lantzen aritu dira, jolas desberdinak ardatz harturik, eta oso ongi pasatzen ari direla esan dezakegu. Eta azkenik, 2 eta 3 urteko Suhiltzaileak emozioak lantzen ari dira “Koloretako munstroa” ipuina ardatz hartuta.

Danborrada eta Inauteriak
Azken aldian, Jai batzordea ere lanpeturik ibili dela azaldu dute: «Urtarrilaren 19an ez-San Sebastian bezpera ospatu genuen frontoian, danborrada eder batekin herria danbor hotsekin alaituz. Eta otsailaren 12an ez-inauteriak ospatu genituen: San Ferminak izan ziren eskolan. Merendatzeko txokolatea eta txurroak izan genituen gainera. Giro polita izan genuen eta oso ongi pasa genuen!».
Aurrera jarraitzeko animoz dabiltza eskolan: «Ikasturteak aurrera darrai beraz, guztion esfortzu eta ilusioarekin. Eskola-komunitate osoaren indarra beharrezkoa da honek bide onetik jarrai dezan. Eutsi goiari!».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom