Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: abendua, 2024

GAU BELTZA: Beldurrarekin jolastuz

Aurten ere Gau Beltza ospatuz agurtu zuten ume eta gaztetxoek urria. Beldurrarekin jolastuz, hainbat ekintza egin zituzten arratsaldean zehar. Lehenik, mozorrotu eta aurpegiak margotzeko tartea izan zen. Ondoren, HH mailako umeentzat ipuin kontaketa egon zen eta LHkoentzat pista jolasak. Herriko gaztetxoek laguntza handia eman zuten ekintzak aurrera eramaten. Luntx batekin eman zioten bukaera festari.

UDAZKEN FESTA: 'Mikra' ikuskizunak sekulako arrakasta

Urriaren 26 eta 27an Udazken Festa ospatu zen. Aurten, berritasun moduan, Mikra akrobazia ikuskizuna ekarri zen Lugaritzen lagun­tzari esker, eta sekulako arrakasta izan zuen. Bertako eta kanpoko ia 200 lagun elkartu ziren frontoian. Eta benetan merezi izan zuela adierazi zuten ikuskizunaz gozatzera gerturatu zirenek.
Larunbat iluntzean izan zen hori, eta igandean, ohiko egitarauari jarraitu zitzaion. Goizean azoka izan zen eta oso giro polita egon zen beste behin. Denetariko postuak izan ziren bertan: barazkiak, txerrikia, esnekiak, gozoa, zukuak, mermeladak, loreak, belarrak, pol­tsak, bitxiak eta apaingarriak, eskuz egindako larruzko oinetakoak...
Azoka girotzeko, kantujiran ere ibili ziren jubilatuen eskutik. Ondo­ren, bazkaria egin zen herriko jubilatuak omenduz. Omenaldi berezia ere jaso zuten aurten 85 urte betetakoek. Hain zuzen, hiru izan dira: Ramoni Arrillaga, Ruperto Ortega eta Alfonso Zayaz. Denera 149 heldu eta 8 ume elkartu ziren bazkarian. Jubilatuak 111 izan ziren.
Bukatzeko, talo goxo-goxoak egin zituzten urteko usadioari hu­tsik egin gabe!

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom