Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Martxoak 8: Herria apaintzeko eta manifestaziora joateko deia

Martxoak 8 Emakumearen Eguna heltzear da eta hainbat ekimen antolatu dira Igeldon. Herriko hainbat emakumek asanblada egin zuten asteazkenean eta bi deialdi egin dituzte. Igandean (martxoak 7) herria apaintzeko hitzordua jarri dute 12:00etan plazan eta astelehenean (martxoak 8) Donostiako manifestaziora joateko deia egin dute. Plazan elkartuko dira 17:15etan eta oinez jaitsiko dira. Manifestazioa 18:30etan abiatuko da Antiguako tuneletik. Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu ditu manifestazioak hiriburuetan. Lema: "Dena aldatu sistema arrakalatu". Animatu eta parte hartzeko dei egiten diete herriko emakume guztiei.

«Errespetatu eta zaindu Igeldo!»

Herri Kontseiluaren ekimenez, zabor bilketa egin zen atzo (otsailak 21) Igeldon. Denera, 80 bat lagunek egin zuten bat ekimenarekin eta herritarren erantzuna sekulakoa izan zela adierazi du Herri Kontseiluak, denei eskerrak emanez. Ekimenaren inguruan, berriz, honakoa adierazi du: «Azken aldian, konfinamendu perimetralak eta segurtasun neurriak tarteko, jende asko etortzen da Igeldora. Arazoa da horietako batzuk zaborra edonon botatzen dutela eta ingurua penagarri uzten dutela. Herritarrak oso kezkatuta gaude eta horren aurrean, zabor bilketa egitea pentsatu genuen. Ekimenarekin agerian utzi nahi izan dugu Igeldon gertatzen ari dena, hau da, zabor ugari pilatzen ari dela bide baztarretan, zelaietan, arroka inguruetan, kaxkoan...».

Zabor bilketa egingo da igandean

Herri Kontseiluak deituta zabor bilketa egingo da igandean (otsailak 21). Azken aldian izan diren konfinamendu perimetralen ondorioz, Igeldora gerturatu den bisitarien kopurua handitu egin dela adierazi du Herri Kontseiluak eta horrekin batera, gure inguruak zabor pilaketa handiagoa jasan duela.

Zenbaki sariduna: 7023

Gabonetako saskiaren zozketa egin da (urtarrilaren 22ko ONCEko zozketako azken lau zenbakiak). Antolatzaileek jakinarazi dute zenbaki sariduna 7023a izan dela eta saskiak baduela jabea dagoeneko: Aritz Branton donostiarra. 

Igeldotik 70 baietz!

Urtero presoen alde Bilbon egiten den manifestaziorik ez da izango oraingoan eta Donostian jarri dute hitzordua urtarrilaren 9an. 

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom