Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Festak iragartzeko argazki lehiaketa martxan dago

Ttonttorro Jai Batzordeko kideak jaiak antolatzen dabiltza «herriari bizipoza emateko» asmoz. Hori horrela, argazki lehiaketa antolatu dute oraingoan ere, nahiz eta desberdina izan: «Dakizuen bezala, urtero argazki lehiaketa egiten dugu programako portada aukeratzeko. Aurten, jaiak ere ezberdinak izango direnez, ez da programa ofizialik egongo. Dena dela, egitaraua jasoko duen kartel handiak eta etxeetara banatzeko eskuorriak aterako ditugu. Horietan, atzean joango den irudia aukeratzeko argazki lehiaketa jartzen dugu martxan», azaldu dute.

Hasi dira festak antolatzen

Jai edo ospakizunek garrantzia handia dute herrietako bizitza sozialean. Herria kohesionatu eta balio batzuen baitan ongi pasatzeko funtsezko egunak izan ohi dira. Lehengo urtean “konfinamendu” luze baten ostean etorri ziren herriko jaiak eta ia ezer ere egiterik ez zen izan. Aurten, Ttonttorro jai ba­tzordeko kideek ez dute egoera errepikatzerik nahi eta ekintza ezberdinak antolatzeko asmoa dute. Jada bilera batzuk egin dituzte eta aurrera begira ere gehiago burutuko dituzte. Dena dela, ekintzak antolatzea ez dela erraza izango azaldu dute, Udalak oso neurri zorrotzak jarri baititu eta diru laguntza dezente murriztu baitu. Ttonttorro jai batzordea beste jai batzorde batzuekin batera gaia lantzen ari da eta Udalak jarrera aldatzen ez badu mobilizazioak deitzeko aukera aztertzen ari dira.
Egoera ikusirik, jaiak burutu nahi baditugu herritar guztion konpromisoa beharko dugula azpimarratu nahi dute jai batzordeko kideek. Horrela, bileretan edota ekintza zehatzen antolaketan parte-hartzeko deia luzatu dute. Beraiekin harremanetan jartzeko: ttonttorro@gmail.com

Negoziaketa faseari begira, herritarren laguntza eskatu du Herri Kontseiluak

Herri mailan TET gaia lantzeko Batzorde bat dago, irekia, eta indartu beharra ikusten dute: «arlo ezberdinetan egin beharko da lan».

Gudamendi eta Etumeko bizilagunen eskaerak jaso ditu Herri Kontseiluak

Gudamendi bidean argiteria jartzea eta Etumeko egoerari konponbidea ematea dira bertako bizilagunen eskaera nagusiak.

Igeldoko emakume taldea osatu da

Martxoaren 8aren aitzakian azken urteetan herriko hainbat emakume elkartzen direla eta, urtean zehar ere feminismoaren inguruan hausnartzeko taldetxo bat osatu dute. Talde irekia dela adierazi digute eta beraien asmoa herriko adin ezberdinetako emakumeen elkargunea izatea da. Urtean zehar deialdi ezberdinak antolatzeko asmoa dute, emakume izatetik dituzten kezka, ideia edo hausnarketak konpartitzeko.
Bestalde, Martxoaren 8aren inguruan herrian gaia bistaratzeko, zenbait pankarta eta kartel ezarri zituzten bezperan eta egunean bertan Donostiako manifestaziora joan ziren elkarrekin.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom