200 herritarren galdeketak jaso dira, oraingoz | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

200 herritarren galdeketak jaso dira, oraingoz

(0 comments)

Azken zonaldeko (ekialde-mendebaldea) herritarren galdeketak biltzen ari dira.

Herri Kontseiluak parte hartze prozesu bat jarri zuen martxan urtarrilean. Zonalde ezberdinetan galdeketak banatzen aritu ondoren, mo­men­tu honetan, azken zonaldeko (ekialde-mendebaldea) herritarren galdeketak biltzen ari dira.
Orain arte 200 herritarren galdeketak jaso dira eta jasotako galdetegi guztien erantzunak prozesatzen ari dira. Azken zonaldekoak jasotzen dire­nean, emaitzak aztertu eta eztabaida talde desberdinak antolatuko di­tuz­te, emaitza guztiekin ondorioak atera eta horiek, dagokion tokian aurkezteko.

Galdeketa egiteko aukera
Herri Kontseilutik adierazi nahi dute, etxeren batera edo herritarren bati ez bazaio galdeketa iritsi, oraindik egiteko aukera izango duela: «Ho­rre­tarako, 15 egun dituzue eta kultur etxeko bulegoan eskura izango dituzue galdeketak».
Bestalde, Herri Kontseiluak eskerrak eman nahi dizkie galdeketa egin duten herritar guztiei eta baita galdeketak etxeetara banatzen lagundu duen talde laguntzaileari ere.

Current rating: 5

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom