Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

«Jabeei eskatzen diegu modu berean egiteko salerosketa»

Herri Kontseiluak gutun bana bidali die BOE etxeetako jabeei eta etorkizunean etxea saltzeko asmoa izanez gero, orain egin den modu berean egiteko eta harremanetan jartzeko eskatzen die: «Gogoratu behar da etxe horiek Kooperatiba baten bidez sortu zirela eta irizpide batzuk jarraituz egin zela etxeen banaketa, igeldotarrek lehentasuna izanik, besteak beste. Eta Kooperatibarekin batera, Herri Kontseiluaren papera funtsezkoa izan zen prozesu horretan. Orain, bide bat ireki da berriz hasierako printzipio horiek mantentzeko».
Gainera, lana egina dagoela eta beharra ere badagoela nabarmendu dute: «Igeldokoak diren edo Igeldorekin lotura duten eta Igeldon bizi nahi duten 27 lagun aurkeztu dira, hain zuzen».

Zozketaz aukeratu da BOE etxearen eroslea

Urtarrilaren 27an zozketa egin zuen Herri Kontseiluak Igel­doko Babes Ofizialeko Etxe­bizitza baten eroslea aukeratzeko. Zozketan parte hartzeko 27 herritar apuntatu ziren (lehentasun talde desberdinetan banatuta) eta zozketa bidez erabaki zen lehentasun hurrenkera. Orain, zozketan aukeratutako pertsonak BOE etxe bat erosteko baldintzak beteko ez balitu, zerrendako hurrengoarengana joko luke etxearen jabeak.
Zozketaren arrazoia gogorarazi du Herri Kontseiluak: «Etxebizitza horiek Kooperatiba baten bidez eraiki ziren eta horien banaketa zozketa bidez egin zen bere garaian, igeldotarrek lehentasuna izanik. Orain, etxebizitza horren jabeek hasierako baldintza berdinak errespetatuz egin nahi izan dute salerosketa Herri Kontseiluari horretarako duen zilegitasuna emanez».

Bueltan da Igeldoko mus denboraldia

Pandemia ondorengo lehenengo mus denboraldia izango da Igeldon. Otsailaren 10ean hasiko da Euskal Herriko Txapelketako saioarekin. Ondoren, ostiralero izango dira partidak martxoa bukatu arte. Martxoko azken hiru ostiraletan Lapa Txapelketa jokatuko da. Saio guztiak 21:30etan hasiko dira, Itsas Aurren. Bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu jokatzeko. Sariak honakoak izango dira: 1. arkume eta gazta bat; 2. bi txuleta eta bi botila ardo; 3. lau kilo kostilla eta bi botila sagardo; 4. bi oilasko. 

AITOR ETXEBERRIA: «Atletismoak eman didan gauzarik onena, ezagutu dudan jende guztia da»

Aitor Etxeberriak 9 bat urte egin ditu atletismoan punta-puntan lehiatzen. Ibilbide ederra egin du urte hauetan zehar; Igeldoko Igoeran errekor berria jarrita errematatu du, besteak beste. Lortutakoarekin pozik, etapa bat amaitutzat eman du.

45 bikote lehian, hasi berri den Pala Txapelketan

Hasi berri da IV. Neguko Pala Txapelketa. Abenduaren 14an jokatu zen lehenengo partidua. Aurten denera, 45 bikote ariko dira lehian: 2. mailan gizonezkoetan 30 bikote, nesketan teniseko pilotarekin 10 bikote eta 1. mailan gizonezkoetan 5 bikote.
Iaz egin bezala, astean zehar jokatuko dira ligaxkako partiduak: asteazken, ostegun, ostiral eta larunbat goizetan. Ondorengo partiduak ostiral eta larunbatetan izango dira. Final laurdenak eta finalerdiak martxoak 10, martxoak 17 eta martxoak 24 jokatuko dira. Finala, berriz, martxoaren 31n jokatuko da.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom