Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo kategoria duten postak ikusten: Azaleko Nabarmendua

Lokalaren erabileraren inguruan hizketan

Apaiza eliza atzeko lokala uzteko prest azaldu zenetik, Herri Kontseilua gaia lantzen ari da. Besteak beste, abenduaren 5ean bilera bat egin zuten lokala erabiltzeko interesa duten eragile eta herritar desberdinek (Jubilatuek, gazteek, Ieltxok...). Zer erabilera emango lioketen hizketan aritu ziren. 

Kantxako belardia berrituta, auzolanean

Eskolako kantxa ondoan belardi bat dago eta bertako espazioa berritu egin dute elkarlanean eta auzolanean. Egurrezko etxetxo bat, mahai bat aulkiekin eta gurpil eta egurrezko zirkuitu bat jarri dituzte. Proiektua aurreko ikasturtean hasi zuten eta azaroaren 26an eraman zuten aurrera ikasle, guraso eta irakasleek elkarrekin.
Azaldu dutenez, iaz, ikasleen nahiak entzun eta aukera desberdinak aztertu zituzten BATU bileretan (ikasleen ordezkarien bilerak). Guraso taldetxo bat ere koordinaketa lanetan aritu zen eskolarekin guzti hau aurrera eramateko (materiala, lanak…), baina proiektua oso bideratua izan arren, ez zuten aukerarik izan burutzeko. Aurten, ikasturtea hasi bezain pronto, proiektuari heldu zioten.
«Goiza primerakoa izan zen!!! Giro apartan aritu ginen lanean, ikasle, guraso eta irakasleak. Mila esker berrantolaketa hau aurrera eramaten lagundu duzuen guztioi!!!» adierazi dute.

Neguko ordutegia jarri dute IKOn

Abenduan zehar, astero, bono bat zozketatuko dute erosleen artean. 

Sexualitateaz eta elikagai osasungarriez aritu dira Jubilatuak

Jubilatuek hainbat hitzaldi eskaini dituzte udazkenean zehar eta pozik daude izandako erantzunarekin. Alde batetik, sexualitatearen inguruan bi hitzaldi izan dituzte eta horietan 25 pertsonek hartu dute parte. Gai honen inguruan iritzi ezberdinak egon direla, gaiak jakinmina sortu duela eta zentzu horretan onuragarria izan dela azpimarratu dute. Bestetik, abenduaren 14an, Bizitza eta Elikagai osasungarriak izan zituzten hizketagai. Ondoren, sukaldaritzako saio praktikoa izan zuten.

Igeldoko EHBildu martxa onean

Azaroan zehar hiru deialdi izan dira Igeldoko herritarrei zuzenduta Igeldoko EHBilduren aldetik. Lehena azaroaren 2an izan zen, egun horretan herri batzarra zegoen deituta kultur etxean. Bertan, bizi dugun egoeraren irakurketa, kurtso politikorako plangintza eta Igeldora begirako asmoei buruz hitz egin zen elkartutakoen artean. 22 lagun inguratu ziren.
Egun hori aprobetxatu zen igeldoarrak azaroko bigarren zitara gonbidatzeko bideotxo bat grabatzeko, azaroaren 12an Bilbon deitutako manifestaziora, alegia. Jendetsua izan zen Bilboko mobilizaioa, Igel­dotik ere olatu geldiezina osatzera joateko autobusa antolatu zen eta 30 lagun apuntatu ziren eta kotxez ere joan zen jende gehiago herritik.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom