Igeldoko EHBildu martxa onean | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldoko EHBildu martxa onean

(0 iruzkin)

Azaroan zehar hiru deialdi izan dira Igeldoko herritarrei zuzenduta Igeldoko EHBilduren aldetik. Lehena azaroaren 2an izan zen, egun horretan herri batzarra zegoen deituta kultur etxean. Bertan, bizi dugun egoeraren irakurketa, kurtso politikorako plangintza eta Igeldora begirako asmoei buruz hitz egin zen elkartutakoen artean. 22 lagun inguratu ziren.
Egun hori aprobetxatu zen igeldoarrak azaroko bigarren zitara gonbidatzeko bideotxo bat grabatzeko, azaroaren 12an Bilbon deitutako manifestaziora, alegia. Jendetsua izan zen Bilboko mobilizaioa, Igel­dotik ere olatu geldiezina osatzera joateko autobusa antolatu zen eta 30 lagun apuntatu ziren eta kotxez ere joan zen jende gehiago herritik.

Energiaren alorrean, Orexa adibide
Azkenik, azaroaren 23an “Energia eskubidea bermatzeko adibidea: Orexa” izenburu zuen hitzaldira joateko gonbita luzatu zieten herritarrei arratsaldeko 19tan Kultur etxean. Bertan Eneko Maioz izan zuten hizlari, Orexa Energia berriztagarrien kooperatibako lehendakaria eta Orexako alkate ohia. Azaldu dutenez, interesgarria izan zen beraien herrian aurrera eraman dituzten proiektu ezberdinen berri izatea eta energiaren alorrean komunitate bezala eman daitezken aurrera pausuen adibidea ezagutzea. Hitzaldira ere herritar ugari gerturatu ziren, 20 bat lagun.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom