«Jabeei eskatzen diegu modu berean egiteko salerosketa» | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

«Jabeei eskatzen diegu modu berean egiteko salerosketa»

(0 iruzkin)

Herri Kontseiluak gutun bana bidali die BOE etxeetako jabeei eta etorkizunean etxea saltzeko asmoa izanez gero, orain egin den modu berean egiteko eta harremanetan jartzeko eskatzen die: «Gogoratu behar da etxe horiek Kooperatiba baten bidez sortu zirela eta irizpide batzuk jarraituz egin zela etxeen banaketa, igeldotarrek lehentasuna izanik, besteak beste. Eta Kooperatibarekin batera, Herri Kontseiluaren papera funtsezkoa izan zen prozesu horretan. Orain, bide bat ireki da berriz hasierako printzipio horiek mantentzeko».
Gainera, lana egina dagoela eta beharra ere badagoela nabarmendu dute: «Igeldokoak diren edo Igeldorekin lotura duten eta Igeldon bizi nahi duten 27 lagun aurkeztu dira, hain zuzen».

Zenbait kasutan, erabilera okerra
Kezkatuta ere azaldu da Herri Kontseilua: «Kezkatzen gaitu baita ere etxe batzuei ematen ari zaien erabilerak. Kontuan izan behar da Babes Ofizialeko Etxeetaz ari garela, betekizun batzuk bete behar direla nahitaez, eta ezin dela etxe hauekin espekulatu edota ezin direla hutsik eduki, besteak beste».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom