Loiolako Hipikak Igeldon izango du jarraipena | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Loiolako Hipikak Igeldon izango du jarraipena

(0 iruzkin)

Prentsan azaldutako albistearen ostean, Herri Kontseilua Loiolako Hipikarekin jarri zen harremanetan. Bertako arduradunek jakinarazi diotenez, Hipikak Igeldon izango du jarraipena. Muntozabal ondoan lortu dituzte lurrak, Gudamendi bidearen ondoan, eta leku aldatze lanetan ari dira orain. Beraien asmoa da lehenbailehen jarduera baimena lortzea udaletxean eta martxan jartzea: «Lizentzia eskaera aurkezteko lanean ari gara». Momentuz, kontsulta egin dutela eta zaldiak edukitzeko, ikuiluak jartzeko (desmontagarriak) eta pistako hondarra botatzeko ez dutela baimenik behar adierazi diote Herri Kontseiluari.
Loiolako kuartelen salerosketak eraginda, Hipikak Loiola utzi behar izan du. Hipikako instalazioak militarren lurretan zeuden eta orain militarrek lur horiek erabili nahi dituzte kuartel txiki bat eraikitzeko.

Orain artekoa baino txikiagoa
Azaldu dutenez, Igeldoko Hipika orain artekoa baino txikiagoa izango da: «20 bat zaldi izango ditugu, horientzako ikuilu gutxi ba­tzuk, kanpoko pista bat eta aparkaleku txiki bat». Loiolan zeuzkaten jate­txe eta gainerako azpiegiturarik ez dute izango. «Gure asmoa herriarekin lotura estua mantentzea da, ahal den neurrian, eta Igeldon dituzuen taberna eta jatetxe bikainak erabiltzea», azpimarratu dute.

Kirola sustatzea helburu
Helburuen inguruan ere hitz egin diote Herri Kontseiluari: «Orain arte bezala jarraituko dugu Udalarekin elkarlanean hainbat jaialditan, ikastolekin lankidetzan, eskola kirolarekin, UDArekin...». Beraien eginkizun nagusia kirola sustatzea dela adierazi dute: «Irabazi asmorik gabeko kluba gara eta gure jarduna onura publikotzat hartzen da. Kirola susta­tzea da gure helburua, batez ere gazteen artean (batez ere emakumeek eta gazteek egiten duten kirola da). Hipikak onura asko eskain­tzen ditu autoestimuan, kontzentrazioan, erlaxazioan eta maila psikologikoan animaliekin kontaktuan egoteagatik».

Udalak informaziorik ez
Albistearen berri izatean, Herri Kontseiluak Udaltxean egin zuen kontsulta informazioa lortzeko. Bertatik adierazi dute ez dutela inongo informaziorik.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom