Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: abendua, 2022

Igeldoko EHBildu martxa onean

Azaroan zehar hiru deialdi izan dira Igeldoko herritarrei zuzenduta Igeldoko EHBilduren aldetik. Lehena azaroaren 2an izan zen, egun horretan herri batzarra zegoen deituta kultur etxean. Bertan, bizi dugun egoeraren irakurketa, kurtso politikorako plangintza eta Igeldora begirako asmoei buruz hitz egin zen elkartutakoen artean. 22 lagun inguratu ziren.
Egun hori aprobetxatu zen igeldoarrak azaroko bigarren zitara gonbidatzeko bideotxo bat grabatzeko, azaroaren 12an Bilbon deitutako manifestaziora, alegia. Jendetsua izan zen Bilboko mobilizaioa, Igel­dotik ere olatu geldiezina osatzera joateko autobusa antolatu zen eta 30 lagun apuntatu ziren eta kotxez ere joan zen jende gehiago herritik.

Gazte manejatzaile onenaren sari eta guzti, Ondasartekoak

Ondasarte baserrikoak Tolosan izan ziren azaroak 4-5 bitarte Euskal Herriko frisiar arrazako txapelketan eta sari batzuk lortu zituzten: 2. atalean (12-16 hilabeteko bigarak), Barakalek 3. postua lortu zuen eta 4. atalean (20-26 hilabeteko bigarak), Harribeltzek 1. postua lortu zuen. Horretaz gain, bigaren finalean, Harribeltz azpitxapeldun gelditu zen. Sari berezi bat ere lortu zuten: Araitz Otamendik Euskal Herriko gazte manejatzaile hoberenaren saria lortu zuen.
Abenduaren 4an, berriz, Gordexolara joan ziren eta sari batzuk lortu zituzten han ere: 2. atalean (12-16 hilabete bitarteko bigantxak), Barakal bigantxak 1. postua lortu zuen eta atal berean, Judit bigantxak 2. postua.

Iluntasunaz eta beldurraz gozatzen

Aurten ere Igeldon, Gau Beltzaz gozatzeko ekintzak antolatu dira. Itxuraz, beldurra, iluntasuna, zirrara, GOXOKIAK,… oso gogoko dituzte egungo haur eta gazteek eta Halloween delako festa, euskaldunon hitzetan Gau Beltza, gure ospakizunen artean txertatzen ari dela azaldu dute antolatzaileek. Hori horrela, arratsaldean ipuin kontalaria izan zen eta beldurrezko istorio zirraragarriak izan zituen ahotan. Ondoren, hanburgesa buffeta izan zuten kultur etxean.
Azkenik, mozorroz eta margoz apaindutako ume eta gazteak herrian zehar ibili ziren, iluntasunaz eta beldurraz gozatzen.

Euskararen Eguna iruditan

Argazki guztiak ikusgai HEMEN.

Gabonak Igeldon

Gabonak Igeldon

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom