Ludoteka erabiltzeko ordutegi eta arauak zehaztu dira | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ludoteka erabiltzeko ordutegi eta arauak zehaztu dira

(0 iruzkin)

Urte berriarekin batera, Ludotekan aldaketak egon dira. Aurreko Orri Informatiboan azaldu bezala, goiko pisuko espaziora aldatu da umeen­tzako gunea. Hain zuzen, pianoa zegoen gela, espazio finko bezala jarri da lehengo Ludotekako materiala bertara pasaz, eta horrez gain, erdiko guneko espazioa ere erabil­tzeko moduan jarri da.
Espazio aldaketarekin, arau eta ordutegiak ere finkatu dira. Batzorde Soziokulturaletik jakinarazi dute, momentuz, ikasturte honetarako dela planteamendua eta egoera eta behar berriak sortu ahala, moldaketak egon daitezkeela.

Ostegunetan erdiko gunea ez
Ludoteka erabiltzeko aukera astelehenetik ostiralera izango da 16:00etatik 19:00etara. Ostegu­netan, gela itxia erabilgarri egongo da, baina erdiko espazioa ez (ikastaroak daude).
Asteburuetan ezingo da Ludoteka erabili eta opor garaian (Aste Santuan), gela itxia astelehenetik ostiralera ibiltzeko aukera izango da 19:00ak arte.

0-12 urte bitarteko umeak
Eremua 0-12 urteko umeek erabili ahal izango dute, baina funtzionamendua desberdina izango da adinka. Ebaluaketa orriak bete beharko dira erabilera bakoitzeko. Eta zerbait falta edo puskatu bada, bertan adierazi beharko da.
8 urtera bitarte, guraso arduradun bat egon beharko da momentu guztian, eta gehienez 2-3 guraso. 8-10 urteko umeekin, nahiz eta gurasoak bertan ez egon, beraiek egin beharko dute jarraipena. Bukaeran, dena ondo geratu dela ziurtatu, besteak beste.10-12 urteko umeek beraiengan hartuko dute ardura eta beraiek beteko dute ebaluaketa orria.
Erabileraren inguruko arauak ere zehaztu dituzte: materiala zaindu eta bere lekuan txukun gorde behar da, ezin da janaririk sartu (sarreran bakarrik jan daiteke), errespetuz jokatu behar da, jolas lasaierako gunea da eta euskaraz hitz egin behar da.

Berogailua itzali, ateak itxi...
Ludotekaren erabilerarekin arduraz jokatzeko eskatzen da eta kontuan izateko dena behar bezala geratzen dela: leihoak eta ateak itxita, argia eta berogailua itzalita... Sarrera/irteera bakoitzeko kultur etxeko atea itxi egin behar dela azpimarratu dute.

Giltza guraso batek
Dinamizatzailea kultur etxean ez dagoen kasuetan (asteazken eta ostiral arratsaldeak), guraso batek (Maria) giltza izango du Ludoteka irekitzeko.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom