Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo egilearen postak ikusten: Igeldo Herria

Kultur mahaia sortuko da

Lehenengo bilera martxoaren 18an izango da.

Informazioa eskatu da Txalingo obraren eta adikzioak tratatzeko zentruaren inguruan

Azken aldian herritarren artean kezka sortu dute bi gaik: Txalin mendiaren magalean egiten ari diren obrek eta Gudamendi bidean martxan jartzera doazen adikzioak tratatzeko zentruak. Bi gai horien inguruko informazioa eskatu du Herri Kontseiluak udaletxean eta informazio hori eskuratzeko zain dago.

Etxebizitza beharra duten pertsonen zerrenda egingo da

Herri Kontseilua kontziente da etxebizitzaren inguruan arazo larria dugula. Azken urteetan, herritar asko joan dira Igeldotik kanpo bizi­tzera. Egoeraren larritasuna ikusirik, etxebizitzaren gaia lantzen hasi nahi da. Beti ere kontziente izanik gaia konplexua dela eta ertz asko dituela. Lehen urrats gisa, beharra duten eta Igeldon bizi nahiko luketen pertsonen zerrenda egin nahi da. Une honetan herrian bizi nahi duten edota hemendik urte ba­tzuetara bizitzeko asmoa edukiko luketen pertsonez osatuko da zerrenda. Horrela, hurrengo urteetan egongo den  etxebizitza premia identifikatuko da. Bestetik, gaia modu orokorragoan lan­tzeko asmoa ere badago. Zerrendan sartzeko, jarri harremanetan: herrikontseilua@igeldo.eus edo 606311734.

Memoria lantzeko ikastaroa, martxan

Jubilatu elkarteak ikastaro berria jarri du martxan: memoria lantzeko ikastaroa. Martxoaren 4ean hasi ziren eta astean behin izaten da saioa (ostegunetan) goizeko 11:00etatik 12:30etara kultur etxean. 

Bigarren ebaluazioa ziztu bizian dabil

Urte berriarekin erronka berriak abiatu dituzte eskolan eta bigarren ebaluazio honetan, gure izateari lotutako gaiak lantzen ari dira. Proiektuari “G-eureka!” izena jarri diote, eta zer garen, nola garen eta nondik gatozen aztertzen ari dira.
Gela bakoitzeko ikasleak zertan ari diren ere azaldu dute:
3. zikloko 14 Birusak materia eta energiaren propietateak aztertzen ari dira, eta laster esperimentu desberdinak egiten hasiko dira. 2. Zikloko Surflariak, berriz, izaki bizidunak lantzen ari dira. Horri lotuta, eta azken bi urteetan egin den bezala, eskolara Danio arrainak itzuli dira. Arrain hauen eboluzioa behatuz informazio aberatsa biltzea dute helburu.
1. zikloko Panterak beraien bizitzaren eboluzioa aztertzen ari dira, jaio zirenetik bizi izan dituzten aldaketak aztertuz, eta etorkizunari begira ere jarri dira, nolakoak izango ote diren hausnartuz. 4 eta 5 urteko Saguzarrak zentzumen desberdinak lantzen aritu dira, jolas desberdinak ardatz harturik, eta oso ongi pasatzen ari direla esan dezakegu. Eta azkenik, 2 eta 3 urteko Suhiltzaileak emozioak lantzen ari dira “Koloretako munstroa” ipuina ardatz hartuta.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom