Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: maiatza, 2022
Urte hauetan zehar adierazitako beharrak agerian geratu dira berriz
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 2 urte, 8 hilabete atzera

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko bidean, igeldotarron partaidetza prozesua jarri da abian. Bi asmorekin jarri da abian: alde batetik, igeldotarrak informatzea; eta bestetik, igeldotarren iritziak, kezkak eta beharrak jasotzea.
Lehenengo pauso bezala, martxoaren 20an bilera ireki bat egin zen Igeldon eta bertan 85 herritarrek hartu zuten parte. Igeldoko zerbitzuen eta lehentasunezko arloen inguruan aritu ziren hizketan. Jarrera aktiboarekin aritu ziren igeldotarrak.
Ondoren, galdetegi bat online betetzeko aukera ere izan da. 44 herritarrek erantzun dute galdetegia. Banakako elkarrizketak ere egiten ari da Siadeco enpresa.
Foru Araua aldatzeko eskaera zehatzak egin ditu Igeldok
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 2 urte, 8 hilabete atzera

Udalerri edo TET izateko biztanleria minimoa kentzea edo egokitzea izan da eskaera bat. Baita eskaera erabakia hartzen den instituzioraino iristea ere.
Gazteak, espazio beharrean
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 2 urte, 8 hilabete atzera
OinHerriko taldeak herriko nerabeekin batera lanean jarraitzen du. Beraiek kudeatuko luketen espazio baten beharra adierazi zioten Herri Kontseiluari eta horrelako tokirik momentu honetan Herri Kontseiluak ez duenez, kultur etxeko goiko pisua asteburutan erabiltzeko aukera eskaini zieten. OinHerriren bidez ari dira lanketan egiten orain; hau da, espazio hori nolakoa izango den, bete beharreko baldintzak zeintzuk izango diren, nori irekia izango den... Hori guztia zehazteko, prozesu bat hasiko dute herriko nerabe eta OinHerriko kideek. Irekia izango da eta interesa duen edonork hartu dezake parte.
Kooperatibako kanpo aldean berrikuntzak egin dituzte
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 2 urte, 8 hilabete atzera
Kooperatibaren kanpo aldearen erabilera, fase ezberdinetan hobetzen hasteko asmoa dutela adierazi dute Kooperatibako juntako kideek. Lehen urratsa eman dute jada. Apirila hasieran aparkalekuan egindako obrei esker, Kooperatibara iristeko irisgarritasun eta segurtasun arazoa konpontzea lortu dute. Kaxkotik IKOraino doan espaloia osatu dute eta aparkalekurako sarrera egokitu dute kotxeentzako koska gutxituz. Nahiz eta aparkalekuko lurra osorik ez den konpondu, kotxeen sarrera hobetu da eta baita euri-urak kanalizatu ere. Orain, Kooperatibako kanpo aldeko gunea nola txukundu aztertzen ari dira. Errepidetik duen gertutasuna dela eta, itxitura bat jartzeko pentsamendua darabilte buruan eta baita uda garaiko eguraldi onetarako, kanpoan mahai batzuk jartzea ere. Horrela, barruko kafearen txokoaz gain, kanpoan ere kafea hartzen edo eta bertan erositako beste produkturen bat dastatzen egoteko aukera zabalduko da.
Azkenik, komunikazio azkar eta zuzenagoa bideratzeko, difusiorako whatsapp talde bat osatu dute, hasiera batean bazkideei zuzendu zaie aukera hau, baina bertan kontsumitzen duen beste edonork parte izan nahiko balu, dendan bertan informazioa eska dezake.
IGELDO-ERNIO: Ohiturari eutsiz
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 2 urte, 8 hilabete atzera

Pandemia tarteko, azken bi urteetan ez da Igeldotik Erniorako mendi irteera egin, baina aurten bai. Gauza bat eta beste, talderik ez zen osatu, baina bi herritarrek behintzat eutsi diote ohiturari. Apirilaren 30ean Igeldotik goizean goiz abiatuta egin zuten Erniorako bidea. Bejondeizuela Iker eta Anjel!
Azken postak
- Gazteekin eta Ludotekarekin berritasunak datoz
- Sortu da Igeldoko Tokiko Entitatea
- Presoen aldeko manifestaziora joateko, eguneko plana
- Pala Txapelketa aurrera doa inoizko parte hartze handienarekin
-
IKE: Lehenengo proiektua: fotovoltaikoak
Artxibategia
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (381)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (347)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)