Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: abuztua, 2021
Arantza Egaña eta Iñigo Aranberri: «Herri txiki batek bezala funtzionatzeko bidea ematen du»
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 8 hilabete atzera

Ekainaren 27an Itziarko Auzo Udalaren esperientzia lehen eskutik ezagutzeko aukera izan zen Igeldon. TET Batzordeak antolatuta, hitzaldia eman zuten Arantza Egaña Itziarko alkateak eta Andoni Aranberri Auzo Udalaren sorrera prozesuan ibilitakoak. Beraien prozesuaren nondik-norakoak azaldu zituzten eta Itziarren Auzo Udala eratu izanak ekarri dizkien onurak azpimarratu zituzten.
Egañak argi utzi zuen Entitate Txikia herri txiki batek bezala funtzionatzeko bidea ematen duen tresna dela. «Gu Debarentzako periferia gara. Itziar da el marco incomparable bertara joateko eta zelako dotorea den goraipatzeko, baina gero inbertsioak egiteko orduan eta zerbitzuak eskaintzeko orduan azkenekoa da ze Deban ardurarik handiena plaiarekin dago. Eta ez dira iristen landa eremura. Honek hurbiletik hori dena lantzeko bidea ematen du eta askoz ere zerbitzu hobea eskaintzeko herritarrei. Nahiz eta Auzo Udal izan eta udalerriz Debako parte izan».
Bestalde, nahiz eta hasierako beldurrak beldur, honek ez duela ezer apurtzen gaineratu zuen: «kudeaketa eredu bat besterik ez da; zure zerbitzuak, zure eraikinak kudeatzeko tresna bezala ulertu behar da. Lurrek Debakoak izaten jarraitzen dute. Jendea konturatu da ez dugula inongo fronterarik jarri. Jarraitzen dugu lanean berdin eta Debako kalean ez dute igarri gu Auzo Udal garela. Eta, aldiz, Itziarren bizitza kalitatea hobetu egin da. Eta noski, hori Debarentzat ona da bertako parte garen heinean».
Bi aldeek jasotzen duten onuraren adibide bat ere azaldu zuen: «landa eremuko bideak konpontzeko, Diputazioak deialdia egiten duenean, udalerri bakoitzak 35.000 euroko topea dauka, aurkezten dituen bide kopurua kontuan izan gabe. Orain, Debak aurkezten ditu bere bideak eta Itziarrek ere bereak aurkezten ditu».
Osatu da negoziaketa mahaia
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 8 hilabete atzera
Igeldoko Tokiko Entitate Txikia eratzeko lantaldea edo negoziaketa mahaia osatu da. Udara ondoren hasiko da lanean.
Disziplina anitzeko IKOmerkatua izango da abuztuan
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 8 hilabete atzera

Abuztuan IKOmerkatutxo bat antolatzeko asmotan dabiltza Kooperatibako kideak. Disziplina anitzeko postuen bidez IKOdendako parkina eraldatuko dutela adierazi dute. Oraingoz, partehartzaileak lotzen dabiltza eta eguna ere zehazteko dute. Zehazten dutenean dealdia ikusgarri jarriko dute IKOn. Jasangarritasuna ardatz izango duen merkatua izango da, 2.eskuko materialak eta baita bertako eta gertuko produktuz osatutako postuak ere izango dira. IKOpostu berezi bat ere jartzeko asmoa dutela azaldu dute eta horretarako herritarrei deialdia luzatu nahi izan diete, edozeinek dohaintza egin dezakeela jakinarazteko. Izan arropak, osagarriak, lan tresnak, altzariak, aisialdiko gauzak, objektuak... Benetan kondizio onean eta bigarren bizitza bat izan dezaketenak baloratuko dituzte. Gai honen inguruan norbait interesatua balego, info@iko.eus emailera idatzi edo Amaia Estanga eta Nagore Vivianekin hitz egin beharko luke.
Bestalde, Kooperatibako urteko Batzarra maiatzaren 30ean izan zen frontoian. 47 bazkide inguratu ziren eta urteko errepasoa eta balorazioa egin zuten. Orokorrean balorazio positiboa izan dela adierazi dute Kooperatibako juntakideek: «IKO ondo dijoa eta hurrengo urteetan ere lanean jarraitu beharko dugu, bai produktu eta baita proiektu aberasgarrietan, irabazi zifrak igotzeko». Bestalde, Orri Informatiboaren bidez herritarrei deialdia luzatu nahi izan diete Kooperatibako lan-talde ezberdinetan parte hartzera animatzeko. Batez ere hornikuntza eta komunikazio taldeetarako behar dute laguntza: «Gazte eta helduei luzatzen diegu gonbitea, gogotsu eta ilusioz heltzeko prest dagoen orori, tarte baterako edo proiektu-gai zehatz baterako soilik izan daiteke». Hornikuntzako lan talderako: produktuak, hornitzaileak, elikadura eta osasunean... interesa dutenak izan daitezke eta komunikazioko lan talderako berriz: argazkilaritza, kazetaritza, sukaldaritza, artisautza, sormena, bidaiatzea, bertako ondarea... eta antzeko gaietan interesa dutenak.
Azkenik, ekainaren 28an aurtengo lehen ikastaroa egin zuten Bordaldeko baratzean Biolur elkarteko teknikari batekin. Ikastaroaren gaia honakoa izan zen: “Udako baratzaren zainketa eta izurriteak landaketa ekologikoan”. 12 lagun elkartu ziren giro ederrean eta oso ikastaro interesagarria izan zela azaldu dute.
Kotxe eta motoak ondo aparkatzeko eskatu du Herri Kontseiluak
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 8 hilabete atzera
Herriko kaxkoan kotxe eta motoak behar den lekuetan aparkatzeko eskaera egiten die Herri Kontseiluak herritarrei. Horrez gain, gogorarazi nahi du plazan ezin dela aparkatu. Eskaera aintzat hartu eta errespetuz jokatzeko gaineratu du.
Bulegoa goizez egongo da irekita, uztaila eta abuztuan
Nork argitaratua: Igeldo Herria Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 3 urte, 8 hilabete atzera
Uztaila eta abuztuan zehar, goizeko ordutegian egongo da zabalik Itsas Aurreko bulegoa. Hori horrela, ordutegia honakoa izango da: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara.
Bestalde, abuztuaren 9tik 27ra bulegoa itxita egongo da udako oporrak direla eta. Dena dela, emailez edo telefonoz Herri Kontseiluarekin harremanetan jartzeko aukera izango dela jakinarazi dute: herrikontseilua@igeldo.eus edo 606311734.
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)