Blog!
Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2020
Autobus zerbitzua hobetzeko proposamenak egin dira
Nork argitaratua: Karmele Garmendia Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 5 urte, hilabete 1 atzera
Igeldon autobus zerbitzua hobetzeko beharra ikusten du Herri Kontseiluak, behin baino gehiagotan halaxe adierazi diotelako herritarrek. Alde batetik, DBus 16 linea hobetzeko beharra dago; eta bestetik, landa eremuko herritarrentzako zerbitzuren bat jartzeko beharra. Horixe adierazi zien Donostiako Alkateari eta Auzoetako zinegotziari (baita oposizioko ordezkariei ere) abenduan egindako bileran, eta proposamen zehatzak eta eskariaren inguruko datuak bidaltzeko eskatu zuten udal gobernuko ordezkariek.
Behar erreal horiek identifikatu eta horiei erantzun egokia emateko asmoz, herritarren artean galdezka aritu da Herri Kontseilua. Adin ezberdinetako herritarrekin jarri da harremanetan eta azaldutako beharrak kontuan hartuz, proposamen sorta prestatu du.
Alde batetik, DBus 16 lineari lotuta: ibilbide zuzena egitea Igeldotik zentrora (eta alderan-tziz); goizeko 07:00etan hastea autobusa Igeldotik; ostiral, larunbat eta jai egun bezperatan 00:00etan eta 02:00etan autobusak izatea Igeldora igotzeko; bizikletak sartzeko ordutegia kentzea; DBus 5 linearekin (beste lineekin bezala) transbordoak egin ahal izatea. Eta bestetik, landa eremuko herritarrei begira, Behemendiren taxi-bus zerbitzua ezartzea.
Batzorde bat osatu da Mendizorrotzeko plana aurrera eramateko
Nork argitaratua: Karmele Garmendia Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 5 urte, hilabete 1 atzera
Batzordean arlo ezberdinetako ordezkariak egongo dira: Ingurumena, Ondarea, Babes Zibila, Partaidetza, Herri Kontseilua eta abeltzainak.
Martxoaren 7an Emakume Afaria!
Nork argitaratua: Karmele Garmendia 5 urte, hilabete 1 atzera

Aurten ere, urteroko ohitura galdu gabe, Emakume Afaria izango da Martxoaren 7an. Aurtengoan Etxe Nagusi jatetxean elkartuko dira herriko adin ezberdinetako emakumeak eta afari goxoa dastatzeaz gain, giro ederrik ez da faltako. Afarira apuntatzeko azken eguna, Martxoak 3 (asteartea) izango da. Apuntatzeko, Txapela tabernan dagoen zerrendan eman behar da izena, edota 617 57 32 11 telefonora deitu. Afaltzeko ordua 21:00etan izango da. Animatu eta azaltzeko dei egin dute.
Panel informatiboak berritzen ari dira
Nork argitaratua: Karmele Garmendia Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 5 urte, hilabete 1 atzera

Aurreko Herri Kontseiluaren lanari jarraipena emanez, panel informatiboak berritzen ari dira azken asteetan. Bi puntu berritan ere jarri dituzte: Gudamendi-Etumen eta Polipason. Beste bi puntu berritan ere jartzeko asmoa dute: Leku-Ederren eta herri sarreran. Horiek kontuan hartuz, 22 panel informatibo egongo dira denera herrian zehar.
Zilarra lortu du Iraia Albenizek
Nork argitaratua: Karmele Garmendia Kategoriak: Azaleko Nabarmendua 5 urte, hilabete 1 atzera

Otsailaren 8-9ko asteburuan, 15. Andoaingo Piano Jaialdia izan zen eta bertan Iraia Albenizek zilarrezko domina lortu zuen. A kategorian hartu zuen parte 9 urteko igeldotarrak (12 urte arte) bakarlari gisa Martha Mier konpositorearen Hamster chase abestia joz. 30etik gora umek hartu zuten parte kategoria horretan. Eta jaialdi osoan, 600 umetik gora aritu ziren. Aurreko edizioetan ere hartu izan dute parte Igeldoko piano ikastaroko umeek (Naiara Egañaren ikasleak) eta baita dominak eskuratu ere. Oraingoan, Albeniz izan da domina Igeldora ekarri duena. Zorionak!!!
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)