Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Aste honetan ere Euskaraldian izena emateko aukera

Datorren ostiralean emango zaio hasiera Euskaraldiari. Igeldon ere 11 egunez arituko gara  Ahobizi edo Belarriprest erronkan.

Dagoeneko badugu armarria!

Joan den urriaren 28an ospatutako udazken jaian gehiengoak hala erabakita, Txus Galindo igeldotarraren armarria izan da bozkatuena.

Kooperatibak batzarra egingo du azaroan

Igeldoko Kooperatibak batzarra egingo du azaroaren 11n (igandea). Goizeko 11:00etatik aurrera izango da, Itsas Aurren. Hori horrela, bazkide guztiei dei egiten diete bertaratzeko.
Landuko dituzten gaien artean, honakoak izango dira: obra aurrekontuak, bazkidetza motak, proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, izen korporatiboa eta logoa, crowfaundinga...

Pala Txapelketan apuntatzeko, azken egunak

Herri Kontseiluak eta Pelota Elkarteak elkarlanean, Neguko I. Pala Txapelketa antolatu dute eta izen ematea zabalik dago. Azken eguna azaroak 15 da. Ostiraletan izango dira partiduak azaroaren 30ean hasi eta martxoa bukaera arte (abenduak 7 eta 21 izan ezik). Arratsaldez jokatuko dira partiduak 18:00etan, 19:15etan eta 20:30etan.

Igeldon girotutako eleberria argitaratu dute: "Temporada de galernas"

Maria Pilar Lopez Vallejok Igeldon girotutako eleberria argitaratu berri du (irailak 28). “Temporada de galernas” du izena eleberriak. Asmatutako trama du, baina gerra aurreko garaian koka­tzen da eta Meteorologia Behatokian, zehazki. Idazlea, bertako langilea da eta istorio honekin ezagu­tzera eman nahi izan du euskal kostako klimaren berezitasunak, bertako fenomeno ohikoenak, eta batez ere, behatokiko historia, aurreko mendera salto eginez.
Eleberria, 316 orriko liburua da eta gazteleraz dago idatzia. Independently published da argitaratzailea. Amazonen dago erosgai.

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom