Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: June, 2018

Eskolako jaialdia izango da larunbatean

Kurtsoa bukatzen ari zaigu eta larunbat honetan bertan, ekainak 16, Eskolako Jaialdia ospatuko da. Goizeko 11:00etan hasita, eskolako aretoa txikienek mimoz prestatutako antzerki eta koreografiekin girotuko dute. Sorpresas betetako ekitaldia izango da aurtengoa ere…

Krosa, pelota eta futbola, herria girotzen hasteko

Herriko festak gainean ditugu eta igande honetan dagoeneko izango dira ekintzak girotzen hasteko. Goizeko 10:00etan, krosa izango da, Igeldoko igoera herrikoia, hain zuzen. Aurtengoa 38. edizioa da. Aurretik izena eman nahi izanez gero, internetez egin behar da: www.herrikrosa.eus. Bestela, egunean bertan izango da aukera Ezeiza hotelean. Aurten, sari banaketa plazan izango da.

Igandean, herri galdeketa

Parte hartze prozesua: bilera ostegunean, lehentasunak jartzeko

Herri Kontseiluak batzarra egingo du ostegunean (ekainak 14), parte hartze prozesuari lotuta. Prozesuaren barruan, Igeldoko bizilagun guztiei galdetegi bat betetzeko aukera eman zaie eta jasotako galdetegi horien emaitzekin ondorioen txostena osatu du Herri Kontseiluak. Orain, hurrengo pausoa da galdetegian ateratako ondorioetatik abiatuta, lehentasunak jartzea. Lehentasun horiek jartzeko, Herri Kontseiluarentzat oso garrantzitsua da bizilagunen hitza, eta horregatik, osteguneko batzarrean parte hartzeko deia luzatu dute. 

130 igeldoar inguru, giza katean

Gure Esku Dagoren deialdiari erantzunez, 130 igeldoar inguruk hartu zuten parte giza katean: haur, gazte eta heldu elkartu ziren erabakitzeko eskubidearen alde. Eta halaxe lortu zuten 175.000 bat euskal herritarrek Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzea, 201,9 kilometroko bidean.

Azken postak

Artxibategia

2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom