130 igeldoar inguru, giza katean | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

130 igeldoar inguru, giza katean

(0 iruzkin)

Gure Esku Dagoren deialdiari erantzunez, 130 igeldoar inguruk hartu zuten parte giza katean: haur, gazte eta heldu elkartu ziren erabakitzeko eskubidearen alde. Eta halaxe lortu zuten 175.000 bat euskal herritarrek Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotzea, 201,9 kilometroko bidean.

Igeldoarrek Ibaetan izan zuten beraien lekua eta bertan elkartu ziren denak goizeko 11ak inguruan. Asko izan ziren herritik oinez jaitsi zirenak ere; 35 bat lagun inguru. Goizeko 09:30etan plazatik abiatu eta Pilotegi bidetik behera jaitsi ziren trikitixa eta pandero doinuek alaituta.

Giza katea bukatutakoan, Ibaetako frontoi inguruan bazkaldu zuten askok, giro ederrean. Ondoren, Alde Zaharrean antolatuta zeuden kontzertu eta ekintzetara gerturatu zirenak ere izan ziren.

Argazki guztiak ikusgai daude web orriko galerian. Eta pare bat bideo ere ikusgai daude: Pilotegi bidean behera eta giza kateko lekura gerturatzen.

Hemen behean, berriz, argazki horietako batzuk.

  

  

  

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom