«Sinetsita gaude gauzak beste modu batera egin daitezkeela»
Nork argitaratua: Karmele Garmendia 6 urte, 9 hilabete atzera
2019ko Foru Hauteskundeei begira, Juan Karlos Izagirre izango da EH Bilduren hautagaia Gipuzkoako Diputatu Nagusi izateko. Gogotsu dagoela azaldu dio Orri Informatiboari eta helburuen berri ere eman dio.
Jarraian, egin dioten elkarrizketa:
EH Bildun berriro…
Beti egon naiz EH Bildun, ez da etenik egon. Hori bai, udaletxea utzi eta gero, egindako lana puntuala izan da, arlo zehatz batzuetara mugatua eta, batez ere, foku mediatikoetatik kanpokoa. EH Bilduren proiektuaren aldeko lana pertsona askok egiten dute, arlo eta maila ezberdinetan, batzuetan ezagunagoak, eta gehienetan itzalean, eta esango nuke hauek direla benetan inportanteak, besteak guztiz zirkunstantzialak baitira.
Nolatan eman duzu pausua?
Kostata. Ez da erabaki erraza izaten, askok imajinatuko duzuen bezala. Ez dakit beste alderdi politikoetan nola izango den, baina EH Bildun jendeak badaki honek zer suposatzen duen: arlo pertsonalean, familian, lanean… gauza asko utzi behar dira, eta onura pertsonalik gabeko erabakia da. Pentsatzen duenak dirua, boterea edo antzekoengatik ematen dela urratsa, oso oker dabil. EH Bildun inork ez du lan egiten interes pertsonalengatik, militantzia eta konpromiso kolektiboengatik baizik.
Gogotsu al zaude?
Noski! Gauza bat da erabakia hartzea kostatzea, berriro ere fokuak gainean edukitzeak ematen duen pereza izugarria sentitzea; eta beste bat, behin erabakia hartuta, zure %100a ematea. Oraintxe lanean tope gabiltza, eta gero eta gehiago egin nahian. Indarra eta gogoa ez dira falta.
Badakigu zenbat jende dabilen lanean proiektu honen alde, benetan sinetsita gaude gauzak egin daitezkeela beste modu batera, eta gozada bat da jende guzti honekin lan egitea.
Zer helburu edo asmo dituzue?
“Dituzue”? nahiago dut “ditugu”. Proiektua denona behar duelako izan. Nik beti esaten dut gure herriak, lurraldea, Euskal Herria, mundua… hobe bat eraikitzeko bi gauza behintzat argi eduki behar ditugula. Bat, bakoitza bere auzoan, herrian, lantokian hasi behar dela mugitzen; kaleko indarra eta herri antolatua ezinbestekoak baitira gauzak aldatzeko. Eta bi, ordezkaritza politikoa izatea egokitzen zaienei garbi eduki behar dutela, zintzotasunez, gertutasunetik, egiari beldurra eduki gabe, informazioa eman eta partekatuz, ezer ezkutatu gabe… egin behar dutela lan. Eta inoiz ahaztu gabe, herriaren nahia gauzatzeko tresna bat besterik ez direla.
Gainditu behar ditugu betiko politikariak eta politika egiteko ohiko manerak. Aspertuta gaude ustelkeriaz (egun ezagutzen direnak eta egunen batean ezagutuko ditugunak), anbizio pertsonalaz, interes partikularrak eta partidistaz, klientelismoaz, diru publikoa esku partikularretara berbidaltzeaz, gauza bat esan eta kontrakoa egiteaz, politika mafiosoaz, mehatxuaz eta mendekuaz…
Lehen helburua hauxe orduan: herritarrekin lan zintzoa egitea.
Herriak markatuko ditu egin beharrekoak, baina garbi daukagu honakoak behintzat mahai gainean izango direla, beste askoren artean: aberastasuna ondo banatzea; kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzea; zerbitzu sozialetan (laguntzak dependentzia duten pertsonei besteak beste) emandako murrizketekin bukatzea eta zerbitzuak hobetzea; bertako komertzioak supermerkatu erraldoien aurretik jartzea; lan eta erretiro duinen alde egitea; gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna bultzatzea; apustu ekologikoak aurrera ateratzea ez kutsatzaileak eta osasunerako ez kaltegarriak; azpiegituren errepasoa egitea, herritarren beharretara egokituz eta ez interes partikularrei erantzunez,…
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria