Partehartze ederrarekin ospatu da Udazken Festa
Nork argitaratua: Igeldo Herria 2 urte, 6 hilabete atzera
Urriaren 21, 22 eta 23an Udazken Festa ospatu da Igeldon. Antolatutako ekintzetan partehartze ona izan da antolatzaileen esanetan eta giro ederra sortu da herrian, hiru egunetan zehar.
Ostiralean, Herri Batzarra egin zen Igeldoko Tokiko Entitate Txikiaren inguruan hitz egiteko. Siadecok prestatutako hasierako proposamena (borradorea) aurkeztu zuten Herri Kontseiluko eta TET Batzordeko kideek. Eskumen eta zerbitzuak, langileak, aurrekontua, ekarpenak, zalantzak... horien inguruko azalpenak eman zituzten, argi utziz, oraindik proposamena besterik ez dela eta zalantza asko argitzeke daudela. 60 herritar inguru gerturatu ziren batzarrera.
Larunbatean punta-puntako dantza ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zen eta herritarrek ederki aprobetxatu zuten aukera. Asko izan ziren Haatik dantza konpainiaren "Errimak bi oinetan" ikustera gerturatu zirenak. Frontoiko armailak bete egin ziren eta txalo zaparrada artean bukatu zen emanaldia.
Ondoren, sardinjate mundiala egin zen Itsas Aurren. 50 bat herritar ibili ziren kontu-kontari sardina eta sagardo artean.
Igandean, berriz, ohikoa den azokarekin hasi zen eguna. Barazkiak, txerrikia, esnekia, gozoa, ogia, pitxiak, poltsak, liburuak... eskaintza zabala izan zen erosketak egiteko. Haize zakarrak ez zuen postuetan zeudenen lana errextu, baina pozik geratu ziren izandako erantzunarekin. Azokaz gain, herriko jubilatu eta zaharrenak omentzeko bazkaria egin zen frontoian. 152 lagun elkartu ziren bertan: 146 heldu eta 6 haur.
Ohi bezala, aurten 85 urte betetako aiton-amonek bastoi bana jaso dute omenaldi moduan. Aurtengo omenduak honakoak izan dira: Unai Astigarraga, Maria Estanga eta Juan Jose Arzallus.
Bestalde, bazkalondoren, azokako produktuez osatutako saski eder bat zozketatu zen eta Amaia Navascues izan zen saritua.
Eguna borobiltzeko, taloak jateko aukera izan zen.
Maria Eskibelek 100 urte
Aurtengoan izan da aipamen berezia jaso duen herriko amona bat ere: Maria Eskibel. Izan ere, aurten 100 urte bete ditu. Hori horrela, oparitxo bat eskaini zion Herri Kontseiluak egunean bertan Joxe Dorronsorok egindako bertsoekin batera. Bertso horiek bazkarian abestu zituzten Joxe eta Juantxo Dorronsoro anaiek.
Twitter-en partekatu Facebook-en partekatuAzken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria