PANPA LANDAREA: Espezie aberastasuna, Tximistarrin | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

PANPA LANDAREA: Espezie aberastasuna, Tximistarrin

(0 iruzkin)

Panpa Lezka landare inbaditzailea kentzeko kanpaina abian da Igeldon Diputazioaren eskutik. Tximistarrin garbiketa egina zuten eta martxoaren 9an bertako zuhaitzak landatzeko ekimena egin zuten hainbat herritarrek. 35 lagun elkartu ziren eta 225 landare sartu zituzten, 16 espezie desberdinetakoak.
«Haur eta heldu adi-adi entzun genituen azalpenak. Aitzurrak hartu eta lanean jarri ginen, zintzo demonio. Ordu t’erdian arroketarainoko bidea aberastu genuen modu naturalean aterako liratekeen zuhaitz eta zuhaixkez, ame­tzez, karraskiloz, otsolizarrez, zuhandorrez, artelatzez, elorriz…», kontatu dute bertaratutakoek.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom