Negoziaketa faseari begira, herritarren laguntza eskatu du Herri Kontseiluak
Nork argitaratua: Igeldo Herria 3 urte, 11 hilabete atzera
Herri mailan TET gaia lantzeko Batzorde bat dago, irekia, eta indartu beharra ikusten dute: «arlo ezberdinetan egin beharko da lan».
Herri Kontseiluak Herri Batzarra antolatu zuen maiatzaren 9an Igeldoko Tokiko Entitate Txikiaren (TET) inguruan hitz egiteko. Azken hilabetean, etxe guztietara informazioa banatu dute orain arte emandako pausuen berri emanaz eta hemendik aurrera eman beharrekoak azalduz. Batzarrean ere zentzu berean hitz egin zuten.
Ekainean negoziaketa fasean sartuko dela prozesua azaldu zuten eta herritarrei laguntza eskatu zieten fase honetarako: «Herritarrak inplikatzea eta prozesuan parte hartzea behar beharrezkoa da. Denon artean erabaki behar dugu nolako Entitate Txikia nahi dugun. Orain adostuko dira eskumenak, ondarea eta aurrekontua». Gai hau herri mailan lantzeko, Batzorde bat dago, irekia, eta indartu beharra ikusten dute fase honetarako: «Lan asko dago egiteko. Arlo ezberdinetan egin beharko da lan eta jendea behar da: arlo ekonomikoan, juridikoan, hirigintzan, komunikazioan, herri dinamikan... Lantalde desberdinak sortuko dira. Eta horretaz aparte, beste hainbat modu ere egongo dira laguntzeko. Norbait prest badago, etor dadila gugana», egin zuten dei.
Negoziaketa Mahaiko kideak
Negoziaketa Mahaia osatuko da orain, parekidea, Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkari banarekin (5 kide), Igeldoko ordezkariekin (5 kide) eta presidentearekin (Alkatea). Igeldoko ordezkariak ez dira zehaztu oraindik (5 titular eta 5 ordezko izendatu behar dira), baina Batzordeko kideak izatea onartu zuen Herri Batzarrak.
Orain arte egindakoa
Batzarrean, orain arte egindakoaren berri eman zuten. Negoziaketarekin hasi aurretik, joko arauak zehaztu dituztela azaldu zuten. Hau da, negoziaketan landuko diren edukiak zehaztu dituzte, Negoziaketa Mahaia nola osatuko den eta ze funtzionamendu izango duen ere bai, eta ze plangintza jarraituko duen. Prozedura biltzen duen txosten bat prestatu dute eta Donostiako Plenoak horixe onartzea falta da prozesua martxan jartzeko. Maiatzaren 27an izango da.
Aldundiak TET izendatzeko, justifikazio txostena
Negoziaketa fasean justifikazio txosten bat prestatu behar da ondoren Foru Aldundiak ebatzi dezan Igeldoko TET eratzea edo ez. Justifikazio txosten hori osatzeko, arlo ezberdinak landu beharko dira: Arlo juridikoa, Hirigintza arloa, Arlo soziologikoa eta ekonomiko-finantzieroa, Komunikazio eta partaidetza arloa. Hor zehaztuko lirateke Igeldoko TETak izango lituzkeen eskumen, ondare eta aurrekontua, besteak beste.
Urte eta erdiko prozesua
Zehaztutako plangintzaren arabera, prozesua ekainean hasi eta 2022ko abenduan bukatzea aurreikusten da. Urte eta erdiko prozesua. Nahiz eta egutegi hori adostu, balitekeela ez betetzea azaldu zuten, baina ez dela arazo: «Igeldotik ez dugu presarik, gauzak ahalik eta ondoen egitea da gure helburua».
Herritarren partehartzea prozesu osoan
Negoziaketa Mahaiak 8 batzar egitea aurreikusten da eta batzar horietan hartuko dira erabakiak. Dena dela, erabaki horiek aurretik herritarrekin landuak izango dira. Prozesu osoan etengabeko hartu-emana izango dela nabarmendu zuten. Horrez gain, negoziatutako Tokiko Entitate Txikiaren gainean igeldotarrek erabakiko dute ados dauden edo ez. Foru Aldundiaren erabakiaren aurretik galdeketa egingo da.
Zertarako Igeldoko TET?
Tokiko Entitate Txiki bat izatearen onurak ere aipatu zituzten batzarrean. Donostiako Udalaren parte den entitate bat litzateke, baina izaera juridiko propioa duena. Aurrez adostutako eskumen, ondare eta aurrekontua gestionatzeko aukera izango luke eta aparteko diru laguntzak eskatzeko aukera: Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Estatua, Europa... «Egungo egoera hobetzeko tresna baliagarria izan daiteke: geure beharrei erantzun hobea emateko, zerbitzuak gerturatzeko, burokrazia arintzeko, kudeaketa azkarragoa eta eraginkorragoa izateko, arazoei neurriko irtenbideak emateko...», gaineratu zuten.
Txostena eskuragarri
Prozedura guztia biltzen duen txostena eskuragarri dago euskeraz eta gazteleraz. Nahi duenak eskatu dezake. Zalantzak argitzeko, ekarpenak egiteko edo batzordean sartzeko ere harremanetan jarri besterik ez dago: herrikontseilua@igeldo.eus // 606311734.
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria