Larunbatean hainbat ekintza izango dira Inauteriak ospatzeko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Larunbatean hainbat ekintza izango dira Inauteriak ospatzeko

(0 iruzkin)

Martxoaren 1ean, larunbatean, Inauteriak ospatuko dira Igeldon. Horretarako, hainbat ekintza antolatu dira. Arratsaldean zehar izango dira ekintzak, 17:00etan hasita, plazan.
Lehenengo, maskarak egiteko aukera egongo da eta aldi berean, jolasak ere egongo dira: ping pong, dardoak eta toka, hain zuzen. Etxean ping pong-erako sarea edo palak edukiz gero, ekar­tzeko eskaera luzatu dute.
Antolatzaileek azaldu dute, bi kasu hauetan, 6 urtetik beherako umeek heldu baten laguntza beharko dutela.
Ondoren, 18:00etan, desfilea egingo da. Taldean edo banaka parte hartzeko aukera izango da nahi den musika eskatuz.
Ondoren, luntxa eskainiko da ume eta helduentzako Itsas Aurreko aterpean. Eta 19:00etatik aurrera, karaokea eta dantza egiteko aukera egongo da Goaze­nekin, Itsas Aurre barruan. 19:00-21:00 bitartean, barra irekita egongo da.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom