Ikusmin handia sortu zuen slackline saioak
Nork argitaratua: Igeldo Herria 3 urte, 11 hilabete atzera
Tximistarriko kala itsas gainetik alderik alde zeharkatuz, slackline bat jarri zuten Slak Herria elkarteko kideek martxoan. Kirol honetan, alde batetik bestera zeharkatzea da kontua soka baten gainetik joanez, oreka mantenduz. Tximistarriko honek, kilometro erdiko luzera izan zuen eta itsasotik 100 metrora jarri zuten. Martxoaren 29tik apirilaren 1era bitarte, egunero aritu ziren elkarteko hainbat kide saioak egiten eta ikusmin handia sortu zuen herritarren artean.
IRITZI ARTIKULUA
Slackline Tximistarrin: mehatxaturiko hegaztiei jake
Duela egun eskas batzuk prentsaren bidez (El Diario Vasco) izan genuen jarduera horren berri. Kontserbazio munduan gabiltzan elkarte, gizarte eragile, ornitologo eta hegaztizaleok berehala izutu eta asaldatu ginen zonalde hartan mehatxaturiko hegazti ezberdinen habiak daudelako eta bete-betean ugal garaian egin behar zelako. Gutxien espero genuena zen espezie horien kontserbazioa bermatu beharko lukeen Erakundeak, Gipuzkoako Foru Aldundiak alegia, baimendutakoa zela jakitea.
Biodibertsitatearen kontserbazioa bermatu nahi bada, denak ez du balio eta ezin da edozein jarduera, puntuala bada ere, edozein tokitan eta edozein garaian onartu. Babesturiko Naturguneetatik kanpo egitea lehenetsi beharko litzateke, irudi horiek kontserbazioari begira sortuak direlako. Baina, edozein kasutan, badaude gainditu beharko ez liratekeen marra gorriak, hala nola intereseko habitatak kaltetzen edo kaltetu dezaketenean eta mehatxaturiko espezieengan eragin negatiboa edo inpaktua sortu dezaketenean. Ugal garaia da edozein espeziearentzat momenturik kritikoena eta mehatxaturiko espezieen habitata (negua pasatzekoa, atseden hartzekoa, elikatzekoa...) Legeak babesten badu, Legeak ugal lekuak zorrozki babesten ditu. Hortaz ez da inolaz ere ulertzen Aldundiak Tximistarrin slackline egiteko emandako baimena, zonaldea mehatxaturik dauden ubarroi mottodunen ugal-kolonia dagoela eta belatz handia edo erroia bezalako espezieak ere inguruan habia egiten dutela jakinda.
Oraingo honetan behintzat, jarduera bultzatu dutenek baimena eskatu dute, eta ez da gutxi. Hala egin beharko litzateke beti, baina zoritxarrez ez da ohikoa. Ez dugu ezer esaterik jardueraren inguruan, norberak bere iritzia izan arren, baina sustatzaileek eraku-tsitako jarrera ona, baimenak eskatuz, azpimarratu nahi genuke. Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Animaliak eta Landareak kontserbatzeko Zerbitzua okerra egin du. Ez du asmatu baimen hori ematerakoan. Gure ustez ingurua ez da jarduera hori egiteko tokia, baina onartezina dena da aipaturiko hegaztien ugal garaian bertan egitea (marra gorria). Zergatik ez bilatu beste toki bat edo, behintzat, ugal garaitik kanpo baimentzea, abuztutik abendura esaterako. Ulertezina zaigu. Hortaz, Gipuzkoako Foru Aldundiari atzera egiteko eskaera luzatu nahi diogu, jarduera orain debekatzeko eskatuz, Hala ez bada, sustatzaileei Aldundiak hartu ez duen gautelazko printzipioa aintzat hartzea eta haiek beraiek data hauetan bertan behera uztea jarduera.
Haritzalde Naturzaleen Elkarteak Igeldo-Mendizorrotz Europako Natura 2000 sarean sartzeko proposamena duela dozena bat urte egin zuen eta, azken urte hauetan, Santa Klara Uhartea Teniseko itsasaldien arteko zabalgunea, Igara-Mendizorrotz zein gertuko inguruko itsas eremua Garrantzi Komunitarioko Lekua lehenbizi eta gero Kontserbazio Bereziko Eremua izendatzea eskatu dugu, eta, besteak beste, Donostiako Udalarekin lantzen ari gara. Igeldo-Tximistarri inguruak balio ekologiko altua du berebiziko garrantzia duelako hegaztien ugalketarako. Han mehatxaturik dagoen eta duela gutxira arte desagertuta zegoen ubarroi mottodunen Gipuzkoako ugal koloniarik handiena dago. Zonaldea babestu behar da eta ugal garaian baimenak emateak ez dirudi bide egokiena.
Haritzalde naturzaleen elkartea
2021eko martxoaren 30a
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria