Hiru belaunaldi, ehundaka bizipen
Nork argitaratua: Igeldo Herria 2 urte, 6 hilabete atzera
Mendizorrotz taberna-jatetxeak ateak itxi ditu. Pako Calonge eta Dolores Lizarazuk sortu zuten. Urte hauetan zehar, hiru generaziok egin dute lan eta sortzaileen bilobei ere iritsi zaie erretiroa hartzeko garaia. Victor, Nekane eta Espek irailaren 25ean eman zituzten azken otorduak. Faltan botako ditugu parrillan egindako arrain eta txuletak, etxeko postreak... eta lagunartean jandako eskalope mundialak!
Irailaren 12a da, astelehena, bazkariko lanak bukatuta, Mendizorrotz jatetxean elkartu gara Victor Etxebeste, Nekane Etxebeste eta Esperanza Remirorekin. Atzera kontaketa hasi da. 14 egun besterik ez zaizkie geratzen erretiroa hartzeko. Bizi guztia tabernan lanean pasa eta gero, badute deskantsua hartzeko gogoa eta premia. 67, 66 eta 65 urterekin jubilatuko dira.
Aiton-amonek sortua
Mendizorrotz taberna edo Pakone, Pako Calongek eta Dolores Lizarazuk sortu zuten, Victor eta Nekaneren aiton-amonek. Otondo Azpi izeneko baserria zen. Bertara joan ziren bizitzera senar-emazteak eta taberna jartzea erabaki zuten (urtea ez dakite ziur). Aurretik sagardotegia ere izan omen zen.
Orduko taberna erabat desberdina zela gogoratzen dute Etxebeste anai-arrebek: «Orain barra dagoen lekuan, bodega zegoen. Eta aurretik ikuilua ere izan zen. Jangela dagoen lekuan, berriz, taberna zegoen eta atzeko partean, komuna, sukaldea eta komedore txiki bat». Antolaketa aldetik oso xelebre zegoela gaineratu dute.
Desberdintasuna ez zen distribuzioan bakarrik, funtzionamendua ere erabat bestelakoa zela diote: «Bezeroak lagunak izaten ziren. Herriko jendea ibiltzen zen eta bakoitzak etxetik ekarritakoa jaten zuten askotan. Eta sukalderaino ere sartzen ziren. Eltzeko tapak altxa eta halaxe erabakitzen zuten zer jan. Beste garai batzuk ziren».
1969/1970 urtean, bigarren generazioarekin etorri zen aldaketa, Dolores Calonge amak eta Victor Etxebeste aitak hartu zutenean tabernaren ardura. Hala ere, ama Dolores, beti aritu izan zen tabernan gurasoei laguntzen. Aita, berriz, aurretik Monte Igeldon aritu zen lanean. Urte horretan egin zuten erreforma eta gaur egun dagoen moduan jarri zuten taberna.
Bizi guztia tabernan
Txikitako oroitzapenez galdetuta, beti tabernan jolasten ibiltzen zirela diote Victor eta Nekanek: «Eta koxkortu ahala laguntzen ere bai, nahiz eta batzuetan jostatzera alde egiten genuen. Buila ederrak izaten ziren tabernatik laguntzera etortzeko eskatuz!».
Txikitatik aritu izan dira anai-arrebak tabernan, eta Espe ere 17 urterekin hasi zen, Victorrekin ezkondu baino lehenago. Tabernaren ardura 1992/1993 urtean hartu zuten, aita jubilatzearekin, orduan pasa ziren hirurak tabernaren jabe izatera. Amak lanean jarraitu zuen beraiekin.
Betiko janaria, betiko erara
Donostiatik eta ingurutik etorritako bezeroak ere asko izan ditu Mendizorrotzek. Beti ibili izan da jendea eta arrakasta horren inguruan galdetuta, betiko janaria eskaintzea izan dela sekretua diote: «Betiko janaria prestatu izan dugu guk hemen, amonari eta amari ikasitakoa. Eta hori da jendeak baloratu izan duena. Hori toki gutxitan dagoela esan izan digute eta horren bila etorri izan dira. Orain itxieraren kontuarekin, histeriko daude asko».
Oso eskertuta
Dudarik gabe, Mendizorrotzek funtzio garrantzitsua bete du urte guzti hauetan zehar Igeldon. Taberna baten zerbitzua eman du, bai, baina horrez gain, herritarrak biltzeko gune bat ere izan da.
Itxiera dela eta, jendeak esaten dienaren inguruan galdetuta adierazi dute oso eskertuta daudela, jendeak beraiengatik sentitzen duena ikusita. «Gainera, bizitako egoeraren ondoren, pandemia tarteko, jendea bueltatu egin da hona. Urte askotako jendea. Jendeak oso ondo erantzun du eta hori asko eskertzekoa da».
Familia bereko generazio desberdinak izan dira Mendizorrotzeko bezero eta hori bizitzea gauza polita izan dela nabarmendu dute. Horren seinale, anekdota bat ere badute: «Jendea tabernako gauzak eskatzen ari zaigu, rekuerdotarako nahi omen dituzte. Batek aulkia eskatu digu. Oso aulki bereziak dira eta hasiera-hasieratik daudenak. Pertsona hori bere aiton-amonekin etortzen zen txikitan eta orain bere seme-alabekin».
Lan gogorra eta lotua
Gogoa eta beharra badute atseden hartzeko, baina aldi berean pena ere ematen diela aitortu dute. Seme-alaben aldetik jarraipenik ez izateak ere pena eragiten ote dien galdetuta ezetz diote. «Beraiek beraien bidea egin dute eta horrela behar du. Guk jarraitu genuen gustatzen zitzaigulako, bestela ez genuen aguantatuko. Gainera beraiek jarraitu izan balute, seguru guk oraindik hemen aritu beharko genukeela», diote umorean.
Tabernako lana gogorra dela jakina da eta sektorearen egoeraren inguruan ere argi hitz egin dute: «Oso lan lotua da. Ondo funtzionatuko
badu, orduak sartu behar dira, hemen egon behar da. Larunbatak, igandeak, jai egunak… Jendea
ez dago horretarako prest eta panorama zaila dago».
Momentuz, Mendizorrotzek ez du jarraipenik izango. Salgai jarri dute eta ikusiko da zer gertatzen den.
Agur festa, sorpresaz betea
Jatetxea itxi eta biharamunean, agur festa eskaini zuten Victor, Nekane eta Espek. Gerturatu ziren guztientzako jana eta edana izan zen eta giro ederra sortu zen. Hasteko, Aitziber, Maider eta Ikerrek (hiru herritarrek) sorpresa eman zieten trikitixa eta panderoarekin giroa alaituz. Unai Manterola Orioko apaizak ere bertsoa eskaini zien eta atzetik, Sebastian Lizaso bertsolariak borobildu zuen beste bertso batekin. Momentu hunkigarria izan zen bertakoentzat eta malkoak ez ziren falta izan.
Asko izan ziren gerturatu zirenak, igeldotarrak eta igeldotarrak ez zirenak; dudarik gabe, Mendizorrotz faltan botako dutenak.
Eskerrik asko Pakone! Eskerrik asko familia!
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria