Espezieen bizi-baldintzak aldatzen baditugu, nolabait erantzun beharko dute haiek!
Nork argitaratua: Igeldo Herria 4 urte, hilabete 1 atzera
Guztiok ezagutzen dugu Bengoetxeko zelaia, Bengoetxea eta Arretxe baserrien artean dagoen ordeka, lau-laua eta zabala. Demagun bi sator bizi direla bertan. Pozik daude, bizitzeko behar duten guztia dutelako, nahikoa jana, tokia.... Oso gustura bizi direnez, handik pixka batera, bi izan beharrean 20 dira. Zelai ederra da, baina 20 satorrentzat tokirik ez dago. Batzuk zelaitik joan egin beharko dute, bizirik… ala hilik. Hau da, alde egiten ez duenak bere txokoa izateko borrokatu egin beharko da, kosta ala kosta.
Bengoetxeko zelaian 8 sator geratu dira. Ondo bizi dira, badute zer jan eta non bizi; baldintza egokietan bizi dira eta populazioa denboran zehar ez da gehiegi aldatuko: batzutan 7, bestetan 9, baina espezieak iraun egingo du denboran, zelaiaren baldintzak mantentzen diren neurrian.
Demagun, orain, eskabadora sartu dugula, putzu bat egiteko, adibidez. Eta putzuaren ondoan, zuhaitz eder bat landatu dugula, urari itzala egin diezaion. Satorrek azalera galdu dute, eta dagoeneko ez dira zortziak sartzen. Baliabideak murriztu zaizkie, eta denbora beharko dute berriz ere haien populazioa orekatzeko. Inguruak –baliabideek- baldintzatu du zenbat sator bizi daitekeen.
Eskabadorak eraikitako putzuak espezie berriak erakarri ditu, behiak, eltxoak, txoriak… eta haiekin batera etorri diren arkakusoak, bakterioak eta birusak ere. Zelaia aldatu egin da, hezetasun handiagoa dute, itzala, eta satorren mundua goitik behera aldatu da. Kostako zaie berriro oreka lortzen, baina, lortu ezean, desagertu egin daitezke.
Gure planeta zelai hori baino handiagoa da, baina sator asko bizi gara. Edo, agian, bizi garenok gehiegi kontsumitzen dugu! Orekan zeuden ekosistemak apurtzen ari gara, eskabadorarekin, erregai fosilekin, hondakinekin… 7.843.913.100* pertsona bizi gara, eta bizitzeko baliabideak behar ditugu: kalkuluek diote, gure planetaz gain, beste Lur planeta erdi bat baino gehiago** beharko genukeela gu mantentzeko. Sardinak latan nola, gizakia Lur planetan. Baliabide eskasiaren aurrean, toki batzuetatik ihes egiten dugu; beste batzuetan, borrokak pizten ditugu… Gure hazkuntza-ereduak presio handia eragiten dio planetari, eta guk ordaintzen/ordainduko dugu.
Planeta desorekatua eta jendetsua, beraz. Batetik bestera airez, lurrez ala itsasoz goazen espeziea gara; gaur hemen eta bihar han gaudena. Bada, zelaiak sator-kopurua baldintzatu duen bezala, ez al gaitu inguruak gu erregulatzen? Teknologiak Naturaren legeen ertzean bizitzen ahalbidetzen digu, baliabideak txiklea bailira luzatzen, baina inguruak –eta eskura ditugun baliabideek- zenbat garen baldintzatzen jarraituko du; izurriteak, gudak, atentatuak, ingurumen desastreak, gaixotasunak… gure kontsumoaren ondorio dira eta gu erregulatzeko balio dute. Ez harritu, beraz, ezezagunak ziren gaixotasunak agertzen badira. Espezieen bizi-baldintzak aldatzen baditugu, nolabait erantzun beharko dute haiek!
Urteak dabiltza zientzialariak ohartarazten*** agerraldi berri eta ezezagunak izango ditugula; dagoeneko, izan ditugu batzuk: GIB birusak sortutako HIESA, SARS-koronabirusa, H1N1-influenza, Ebola-birus-gaitza… Gaixotasun horien % 60 animalietatik datoz, eta horien % 70 animalia basatietatik eratorritako mikroorganismoek sortzen dituzte. Baina ikerketek*** diote, agerraldi horien jatorria gizakiaren baliabide sozioekonomikoei, ingurumenekoei eta ekologikoei lotuta dagoela. Pandemien oinarrian dauden kausak klima aldaketaren oinarrian edota biodibertsitatearen galeraren oinarrian dauden arrazoi ber-berak dira, alegia****. Biodibertsitatea, ingurumen-baldintzak (tenperatura, euri-erregimena, argiztapen-maila…), atmosferaren konposaketa kimikoa, baso-konposaketa, uraren kalitatea, aberastasunaren banaketa, espezie arrotz inbaditzaileak, gain ustiaketa, hondakinak…. Gure ekintzek eragiten dute horietan, eta horiek gugan eragiten dute. Gure esku dago, beraz.
Igeldon ia edonon ikus dezakegu plumero itxurako landare arrotz hori; baita Crocosmiaren lore laranja politak; Fallopia japonica ugari dago, eta Ondazartekoek Indotxinako Bipaliun kewense ikusi dute, bitan, etxe ondoan! Guzti horiek espezie arrotz inbaditzaileak dira, gurean. Baina ez gaituzte gehiegi kezkatzen. Basurde asko egoteak ere ez gaitu kezkatzen, gure baratzan sartzen ez diren bitartean. Bada, SARS-CoV-2 koronabirusa baratzera ez, erraietaraino sartu zaigu. Eta kezkatu egin behar dugu ez soilik gutako batzuk gaixotu edo hilko garelako; ez soilik poltsikoak zulatu dizkigulako; ez soilik osasun sistema kolapsa dakigukelako; kezkatu behar dugu espezie guzti horiek, baita koronabirusa ere, bizi zen tokitik atera egin delako eta gure artean bizitzeko medio ezin hobea aurkitu dutelako. Gu konkistatzea arrakasta segurua da: asko gara, elkarren ondoan bizi gara eta asko mugitzen gara, gugan bizitzeak ekartzen du, munduaren jaun eta jabe izatea!
Txintxu, alaba
2021/02/07
*2021eko otsailaren 5ean, 20:45ean. Aurten, 13.74.700 haur jaio dira, eta 5.778.800 pertsona hil (+7.986.100 H.sapiens/2021) https://www.worldometers.info/es/
**1, 6 Lur. https://www.footprintnetwork.org/our-work/ecological-footprint/
***
1) Binder S, Levitt AM, Sacks JJ, Hughes JM. Emerging infectious diseases: Public health issues for the 21st century.
Science. 1999;284:1311–1313. doi: 10.1126/science.284.5418.1311.
2) Jones KE, Patel NG, Levy MA, Storeygard A, Balk D, Gittleman JL, Daszak P. Global trends in emerging infectious diseases.
Nature. 2008 Feb 21;451(7181):990-3. doi: 10.1038/nature06536. PMID: 18288193; PMCID: PMC5960580.
3) Cunningham AA, Daszak P, Wood JLN. One Health, emerging infectious diseases and wildlife: two decades of progress? Philos Trans R Soc Lond B Biol Sci. 2017 Jul 19;372(1725):20160167. doi: 10.1098/rstb.2016.0167. PMID: 28584175; PMCID: PMC5468692.
**** https://ipbes.net/sites/default/files/2020-11/201104_IPBES_Workshop_on_Diversity_and_Pandemics_Executive_Summary_Digital_Version.pdf
Twitter-en partekatu
Facebook-en partekatu
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria