Emandako azken pausoak azaldu zituen Kooperatibak batzarrean
Nork argitaratua: Karmele Garmendia 6 urte, 12 hilabete atzera
Kooperatibaren batzarra izan zen apirilaren 22an eta emandako azken pausoen berri eman zien bazkideei. 42 bazkide elkartu ziren. Azaldutako pausoetako bat izan zen bideragarritasun plana egin dela eta kalkuluen arabera, denda irekita, bigarren urtearen bukaeran irabaziak lortzen hasiko liratekeela. Plan horren arabera, egokiena seina orduz ariko diren bi langile kontratatzea ikusten dute eta kontsumoa dela gakoa. Beraz, hasierako urterako kontsumo-kuota bat ezartzea proposatu dute (hilean 30 eurokoa), proiektua martxan jartzeko beharrezkoa, baina lehenengo urtea pasata, kuotarik ez izatea da asmoa. Kuota hori egun daukaten finantziazioaren arabera kalkulatua da, baina denda irekitzerakoan hobeto zehaztuko dute. Izan ere, lortzen duten finantziazioaren baitan aldatu daiteke.
Bideragarritasun plana prestatuta, diru laguntza bat ere eskatu da Eusko Jaurlaritzan. Udara ingururako aterako da ebazpena.
Kuota ordaintzeko momentua
Bazkide berriek aurreko bazkideekin parekatzeko, 500 euroko kuota ordaindu behar dute eta batzarrean azaldu zuten maiatzean hasiko direla kobraketekin. Kontu korronte zenbakia pasako dute orain, kolpera 500 euroak ordaintzeko asmoa dutenentzat. Maiatzaren 15erako ordaindu beharko dute horiek. Urte osoan zehar, hilabeteka ordaindu nahi dutenek berriz, beraien kontu korrontea eman beharko diete Kooperatibako kideei. Eta bi zatitan ordaindu nahi dutenek ere, gauza bera.
Ekarpen-bonoak interesekin
Bankuari dirua eskatu beharrean, 250 euroko ekarpen bonoen sistema ere planteatu zuten aurreneko batzarrean. Azken batzarrean azaldu zutenez, legearen arabera, bazkideek ekarpenak egiten badituzte, interesekin itzuli behar zaie dirua; bazkide ez direnei ez. Hala ere, proposatu zuten denei interesekin itzultzea, baina kopuru hori eskura bueltatu beharrean, kontsumorako uztea. Dirua itzultzen, berriz, hirugarren urte ekonomikoaren ostean hasiko lirateke. Eta 250eko bono bakoitzeko, urtero 50 euro itzuliko lukete, dena batera itzultzea ezinezkoa izango baita. Bazkideek begi onez ikusi zuten proposamena.
Herri Kontseiluaren proposamenari erantzunez
Proiekturako 15.000 euro emateko prest zegoela azaldu zion Herri Kontseiluak Kooperatibari, beti ere, baldintza batzuk onartu eta bermatzen baziren. Eskaera horri erantzunez, honako proposamenak dauzkate Kooperatibako kideek:
- Denda irekia izango da, bazkide ez direnek erosteko aukera izango dute, eta hori herri guztiari begirakoa da.
- Igeldoko ekoizleak lehenetsiko ditugu.
- Bertako hornitzaile eta gremioak lehenetsiko ditugu.
- Kooperatibako langileak kontratatzerakoan, Igeldotik abiatuko gara beti.
- Etxez etxeko zerbitzua jarriko dugu dendara gerturatzeko zailtasunak dauzkatenentzat: helduak, ezinduak...
- Irabaziak izaten hasten garenean, batzarrak izango du azken hitza, baina beti buruan izango dugu herrian inbertitzea zerbait.
Proposamen hauek Herri Kontseiluari azalduko zaizkio eta ondoren batzar batean erabakiko da onartu edo ez.
Lehenengo pisuko lurra, ia prest
Apirilean zehar, bi auzolan egun egin dira eta oso produktiboak izan direla azaldu zuten. Lurrean, grabila gainean, plastikoa jarri da eta hormigoia botatzea bakarrik falta da (berehala egitekoak dira). Modifikazio txiki batzuk ere egin zituzten, tuberi eta drenaje kontuetan. Baita trasteak atera eta eraikina txukundu ere. Hurrengo eginbeharrak lirateke, egurrezko estrukturak landu eta jarri (lehenengo pisuko lurra jarri, posteak txukundu eta lijatu, ateak jarri...); eta baita leihoak ere. Lantaldean lantzen ari dira ze material jarri eta aurrekontuak eskatzen. Auzolan eguna antolatuko dute ondoren.
Auzolanak hobeto antolatzeko, abixatu
Egindako bi auzolanetan izandako erantzunarekin gustora daude eta asko eskertzen dute jendearen laguntza. Dena dela, hobeto antolatzeko, aurretik abixatzea komeni dela azpimarratu dute eta hurrengoan kontuan hartzeko dei egin dute. Dagoeneko, zerrenda bat prest dute dauden lanekin eta norbera ondoen moldatuko den zereginean apuntatzeko aukera dago.
Hasieratik, produktu guztiak
Dendaren izaera definitzen ere eman dituzte pausoak eta honako lau ezaugarri izango lituzke: osasungarria (helburu horrekin ekologikoak garrantzia izango du); bertako produktuak izatea (Igeldo eta ingurukoak); justua (ekoizleen eta erosleentzako prezio duinak); eskaintza zabala (aste osoko erosketa bertan egiteko aukera).
Azken ideia horri erantzunez, hasiera hasieratik honako produktuak jartzea aurreikusten dute: freskoak (barazkiak, frutak, haragia, arraina...), esnekiak (esnea, gazta, yogurrak...), izoztuak (haragia, arraina, barazkiak, izozkiak...), begetarianoa, sukaldekoak (arroza, pasta, lekaleak...),
kontserbak, edariak, higienea eta garbitasuna, baserria (landareak, tresnak...) eta maskotak. Zentzu honetan, pausoak ematen joateko, antzeko proiektuak dituzten elkarte eta kooperatibekin harremanetan jarri dira: Usurbilgo Kooperatiba, Ereindajan (Arrasate) eta Labore (Oiartzun).
Sekulako azoka, Udaberri Jaian
Aurtego Udaberri Jaia maiatzeko 12-13 asteburuan izango da eta zerbait berezia egin nahi izan dutela azaldu zuten batzarrean. Orain arte festa antolatzeaz arduratu den taldeaz gain, Kooperatibako komunikazio taldeko kide batzuk ere aritu dira antolaketa lanetan eta proiektua herrian eta kanpora zabaltzeko aukera ederra dela ikusten dute. Baita diru iturria ere. Hori horrela landare, lore, zuhaitz eta zuhaixka azoka «potente bat» antolatu dute, besteak beste.
Gainera, sindikatuko lurra jarrita egongo da ordurako eta gune hori ere baliatuko dute. Barrikotea egingo da bertan eta azokaren parte bat ere han jarriko da. Horrez gain, tragoak hartzeko barra ere egongo da. Turnoetarako jendea beharko dela azpimarratu zuten.
Komunikazioa hobetzeko lanean
Komunikazioaren aldetik, zer hobetua badela azaldu zuten Kooperatibako kideek eta lanean ari direla. Deialdien berri ematerako garaian, adibidez, ez dute asmatu denengana ondo iristen eta emailez gain, telefono bidez ere egin beharko direla deialdiak ikusten dute.
Bestalde, kanpora begirako komunikazioa ere lantzen ari dira: proiektua zabaldu, bazkide berriak lortu, crowdfunding kanpaina abiatu (dirua biltzeko), ekintza berriak antolatu eta daudenak indartu...
Marka-logoa, diseinua, izena... landu beharreko kontuak direla ere gaineratu zuten. Hurrengo batzar baterako utzi zuten, baina bitartean, bazkideek badute proposamenak egiteko aukera: igeldokokooperatiba@gmail.com.
Hurrengo batzarra, ekainean
Aipatutako ideia asko proposamenak dira eta lantaldeetan lantzen eta zehazten joango dira orain. Hurrengo batzarrean aztertuko dituzte berriz. Hurrengo batzar hori ekainean izango da (eguna ez dute zehaztu).
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria