Egun bakarrean jokatuko da Lapa Saria | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Egun bakarrean jokatuko da Lapa Saria

(0 iruzkin)

Azken urteetan Igeldon musak izan duen gainbehera ikusita, aurten nola asmatu pentsatzen aritu dira antola­tzaileak. Azkenean, egun bakarrean jokatzea erabaki dute eta egun horretan Lapa Saria izatea jokoan. Martxoaren 7an izango da, ostiralean, Itsas Aurren. Txapelketa 22:00etan hasiko da eta 21:45etan izango da izen ematea. Emailez ere eman daiteke: lapasaria@gmail.com. Bikoteko 25€ ordaindu beharko dira.
Sariak honakoak izango dira: lapa sariak eta bi arkume irabazleentzat, arkumea eta bi sagardo botila bigarrenentzat, lau txuleta eta bi sagardo botila hirugarrenentzat eta bi oilasko eta bi sagardo botila laugarrenentzat.
Herriko muszaleei animatu eta parte hartzeko dei egiten diete antolatzaileek, ea giro pixka bat jartzea lortzen dugun!

Gabilondo eta Esteban Euskal Herrikoan
Otsailaren 7an Euskal Herriko Txapelketako kanporaketa jokatu zen Igeldon. 8 bikotek hartu zuten parte eta Juanjo Gabilondo eta Oskar Esteban izan ziren nagusi. Hauek Gipuzkoako kanporaketa jokatuko dute martxoaren 22an Itsasondon.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2025
2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom