Badatozela, badatozela...
Nork argitaratua: Karmele Garmendia 5 urte, 10 hilabete atzera
San Pedroak gainean ditugu eta asteburu honetan girotzeko aukera izango dugu. Ostiralean bertan, Ieltxoko ikastaroen kurtso bukaerako emanaldia izango da. Hain zuzen, gitarra, piano, trikitixa, pandero eta musika tailerreko ikasleak ariko dira euren trebetasunak erakusten. Arratsaldeko 17:00etan izango da Eskolan eta ondoren, merendola-luntxa plazan.
Asteburuan, kirolaren txanda
Larunbatean, kirol ekintzak izango dira nagusi: arrokako arrantza lehiaketa, pelota eta futboleko finalak... Baina iluntzean, besterik ere izango da: Sin Fronteras cumbia bolibiarrarekin dantzaldia eta arrain dastaketa mundiala!
Igandean, krosaren txanda izango da. Ohi bezala, goizeko 10:00etan abiatuko dira partehartzaileak Ezeiza hotelaren paretik, Mendizorrotz helmuga izanik (7km). Izen ematea zabalik dago herrikrosa.eus weborrian eta egunean bertan ere aukera egongo da Ezeiza hotelean. Sariak izango dira lehenengo, bigarren eta hirugarren gizon eta emakumezkoentzat, eta baita aurreneko gizonezko eta emakumezko igeldotarrentzat ere. Gainera, aurten, lehenengo emakumezkoarentzat ere txapela izango da.
Ondoren, 12:15etan hasita, umeen txanda izango da. Iaz bezala, umeentzako krosa antolatu dute plazaren bueltan.
Igandea, San Juan bezpera
San Juan bezpera ere bada igandea eta aurten ere ez dute hutsik egingo txaparroek. Hitzordua 17:00etan jarri dute prestatzeko. Tira-Txinan aritzeko tartea ere egongo da arratsaldean. Eta bokata janez elkartu ostean, 22:00etan abiatuko da San Juan eskeko koadrila, San Juan sua piztearekin batera.
Aurten kontuan izan behar da eskeko koadrilak talde bakarrean ateratzea erabaki duela bai San Juan eskean bai Santa Ixabeletan. Beraz, etxe bakoitzetik behin pasako dira. San Juan eskean herritik gorako etxeak agurtuko dituzte eta Santa Ixabeletan, herritik beherakoak.
Ekainaren 28tik uztailaren 2ra, aspertzeko tarterik ez
San Pedro jaiak ofizialki, ekainaren 28an (ostirala) hasiko dira eta uztailaren 2ra bitarte ez da aspertzeko tarterik izango: euskal dantza emanaldia, herri kirolak, dema, Umore Horiya, su artifizialak, umeen eguna, kontzertuak... Ekintza berriak ere izango dira gainera: alde batetik, eskaintza gastronomiko ederra izango da festa osoan zehar, bertako produktu eta parrilladarekin. Eta bestetik, kontzertu desberdinak eskainiko dira: Rukula, Herenegun, Illuntzean, Trikidantz… Kontzertu horiek plazan izango dira, baina bigarren gune bat ere prestatuko da Dj-en emanaldiekin eta gau kubatarrarekin, besteak beste.
Horrez gain, San Pedro egunean bazkaria egingo da paella lehiaketaren bidez: Deseredatun bazkaria. Umeen egunean, berriz, puzgarriak ekarriko dira.
Autobus zerbitzua indartu
Dbusek jakinarazi duenez, hainbat egunetan autobus zerbitzua indartuko du Igeldoko linean:
- Ostirala, ekainak 28: 16-Igeldo linea Gipuzkoa plazatik irtengo da 23:05ean eta 00:00etan, eta B7-Igeldo linea Bulebarretik, 1:00etan eta 2:00etan. B7-Igeldo linea Igeldotik Bulebar alderantz, 0:30ean, 1:30ean eta 2:30ean irtengo da.
- Larunbata, ekainak 29: 16-Igeldo linea Gipuzkoa plazatik irtengo da 23:05ean eta 00:00etan, eta B7-Igeldo linea Bulebarretik, 1:00etan eta 2:00etan. B7-Igeldo linea Igeldotik Bulebar alderantz, 0:30ean, 1:30ean eta 2:30ean irtengo da.
- Igandea, ekainak 30: aparteko irteerak Igeldotik, 7:00etan eta 8:00etan, eta Gipuzkoa plazatik 7:35ean eta 8:35ean.
SAN PEDRO JAIAK 2019
EGITARAUA:
EKAINAK 21 OSTIRALA
17:00etan Ieltxo kultur elkarteko kurtso amaierako emanaldia eskolan
EKAINAK 22 LARUNBATA
08:00etan Arrokako arrantza-lehiaketa
Oharra: Goizean goiz hasiko da txapelketa eta parte-hartzaileek arratsaldeko seiak arte izango dute arrantzan egiteko aukera, ordutegi zabal horretan, nahi dutenean arroketara gerturatu eta saioa egiteko
12:00etan Pala-txapelketa finala maziza txuriarekin
16:30ean Areto-futboleko finalak
18:30ean Arrantzatutako arrain-erakusketa eta sari-banaketa
19:30ean Eskuzko pilota goxoko eta pala teniseko pilotarekin finalak
20:30ean Sin Fronteras cumbia bolibiarrarekin dantzaldia
Oharra: Zortzi terdietatik aurrera, arrain-dastatze mundiala!
EKAINAK 23 IGANDEA “SAN JUAN BEZPERA”
10:00etan Krossa. Igeldoko 39. Igoera herrikoia. Ondarretatik Mendizorrotzera (7km). Izena emateko epea 09:00etatik 9:30era izango da. Izen-ematea: Aldez aurretik apuntatuz gero, (www.herrikrosa.eus) 5€ izango dira eta egunean bertan, Ezeiza hotelean, 8€
12:15ean Igeldoko II. Haur-krossa
Oharra: 12tan eskolako futbito zelaian beroketa egingo da, puntualak izan!
17:00etan Txaparroen prestaketa
18:30ean Tira-Txina txapelketa
Oharra: Izen-ematea 17:00etan izango da
20:00etan Bokatak egongo dira nahi duenarentzat Din-din elkartean
Oharra: Eskeko kuadrila 20:00etan elkartuko da afaltzeko
22:00etan San Juan gaueko koplarien irteera eta San Juan sua
EKAINAK 28 OSTIRALA
16:30ean Euskal Dantza emanaldia, Ieltxoko ikasleen eskutik
18:00etan Haurren pilota-partiduen finalak
19:30ean Ttonttorro txiki eta Ttonttorroren igoera urezko zezen eta buruhandiek lagunduta animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!
Ondoren Lezkarriren emanaldia eta poteoa Antigua Band txarangarekin
23:30etan Kontzertu mundialak Rukula eta Herenegun taldeen eskutik
Ondoren Dj Piku izango da 2. gunean
EKAINAK 29 LARUNBATA “SAN PEDRO EGUNA”
11:00tan Hamaiketakoa. Din-Din-era inguratzen den igeldotar ororentzat
12:00etan Herri-kirolak
Aizkolariak :
XABIER ORBEGOZO – ARITZ AZPIAZU
ARKAITZ JAUREGI – OIER KAÑAMARES
Trontzan:
JON LIZARAZU – IÑAKI ENBIL
MIKEL ALTUNA – UNAI LIZARRALDE
Lokotxak:
ALGEL ALTUNA - ARANTXA TXINTXURRETA
GARI GALARRAGA – INTZA ETXEBERRIA
14:00etan San Pedro jaietako prozesioa eta paella lehiaketa.
*Lehiaketan parte hartzeko, talde bakoitzak izena eman beharko du. Txapelan egongo da zerrenda. Azken eguna, ekainak 27.
*Bazkariko txartelak Txapelan egongo dira salgai, 12 euroan. Azken eguna, ekainak 27.
Oharra: Irabazleari San Pedroren giltzak emango zaizkio eta festa guztietan zehar eraman beharko du
18:00etan Umore horia. Aurten ere umorez betetako jolas berriak izango ditugu!!! Animatu eta parte hartu!
Oharrak: Txapela tabernan egongo da talde bezala apuntatzeko aukera, ekainak 23ra arte 14urtetik aurrerakoentzat. Taldekideko 3€ ordaindu beharko da
19:30ean Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!
20:00etan Eskuzko Pilota-partida ikusgarria
OJUEL - LIZEAGA
SANTXO - URRUZOLA
22:00etan Idi-Dema. Patxi Illarreta eta Ignacio Olidenen idiak arituko dira elkarren aurka 2000kg-ko harriarekin
00:00ean Gaupasa. Illuntzean taldearekin eta ondoren Trikidantz plazan
Oharra: Gau Kubatarra eta Dj X deMixta izango dira 2.gunean
EKAINAK 30 IGANDEA
11:00etan Bolo-lehiaketa eta erakustaldia
12:30ean Patata-tortila lehiaketa
13:00etan 3. San Pedrotako oliba jaitsiera txapelketa
17:30ean Toka herrikoia
Oharra: Apuntatzeko epea ordu erdi lehenago irekiko da. Behin lehia hasita ezingo da izenik eman
17:30ean Umeen toka herrikoia
19:00etan Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!
19:30ean Bertso-saioa:
Bertsolariak: Iker Zubeldia, Eli Pagola, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze.
22:45ean Su artifizialak
23:30ean Erromeria Elizagoien ahizpen eskutik
UZTAILAK 1 ASTELEHENA “HAURREN EGUNA”
10:00tan KEDADA: Zapia lepora eta etorri Kaxkora!
Ondoren, Puzgarri festa erraldoia
Eguraldiak laguntzan badu denok urarekin freskatzera
Oharra: Umeei hamaiketakoa banatuko zaie
14:00etan Bazkari Herrikoia Igeldoko umeentzat
Oharra: Txarleta beharko da bazkarirako. Kedadan eta bazkalaurretik erosi ahalko dira
16:00etan IPUIN-KONTALARIA: Non da elefante gorria?
17:30ean Merienda goxua egunarekin jarraitzeko
18:00etan Eusko Got Talent!
Ondoren, Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!
Oharrak: 6 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta egon beharko dute.
Aldatzeko arropa ekarri beharko da
20:30ean Eskeko kuadrila elkartuko da afaltzeko
UZTAILAK 2 ASTEARTEA “SANTA IXABEL EGUNA”
17:00etan Kanika-lehiaketa
18:30ean Santa Isabel eskearen amaiera, herritarren parte-hartzearekin
20:00etan Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!
20:30ean Ttonttorro txikiren jetsiera
22:00etan Zaldi-dema. Itxaso Arrutiren eta Talaia jatetxeko abereak arituko dira elkarren aurka 1000kg-ko harriarekin
23:00etan Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin
23:30ean Irrintzi-lehiaketa
00:00an Aurresku Herrikoia eta Ttonttorroren jaitsiera
Ondoren Izer eta Alabier-rekin emango diegu amaiera festei
ONDO PASA JAIAK!
Twitter-en partekatu Facebook-en partekatuAzken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria