Babes Ofizialeko Etxeak eta espaloia, batzarrean landutako bi gai nagusi
Nork argitaratua: Karmele Garmendia 6 urte, 9 hilabete atzera
Beste hainbat gai ere landu ziren batzarrean: irisgarritasuna, Mendizorrotzeko Plana, garraio publikoa, ur-hornidura, hirugarren adina, gazteak, festak…
Ekainaren 3an Herri Batzarra egin zuen Herri Kontseiluak eta nabarmendu ziren gaietako bi izan ziren Babes Ofizialeko 36 etxeena eta Kaxkotik kanpinerako espaloiarena. Donostiako Udalak oztopoak jarri arren, gai oso garrantzitsuak direla eta konponbide bat eman beharra adierazi zuen Herri Kontseiluak. Herritarrak ere bat etorri ziren.
Etxebizitzen inguruko sinadura bilketa martxan
Bere garaian, Babes Ofizialeko Etxebizitzak egin zirenean, horietatik 36 igeldotarrentzat izatea lortu zen, ederki borrokatu ostean. Gaur egun, ordea, jabe aldaketa dagoenean, Donostiako Udalak ez du onartzen baldintza hori. Horren aurrean, zerbait egin beharra aipatu da behin baino gehiagotan eta azken Herri Batzarrean sinadura bilketa bat egiteko asmoa azaldu zuen Herri Kontseiluak (dagoeneko martxan dago).
BOEko 36 etxeak igeldotarrentzat Babes Ofizialeko 36 etxebizitzak igeldotarrentzat izan daitezela eskatuz sinadura bilketa martxan dago dagoeneko. Herriko puntu ezberdinetan daude orriak: kultur etxeko bulegoan, Txapela tabernan, Mendizorrotz tabernan, Calongen eta Din Din elkartean. Horrez gain, internetez ere abian jarri da sinadura bilketa change.org atariaren bidez. Dena dela, aukera izanez gero, Herri Kontseilutik adierazi dute hobe dela paperean sinatzea. |
Etxebizitza beharraren inguruko errealitatea
Babes Ofizialeko Etxebizitzez aparte, etxebizitza beharra duten herritar guztien inguruko errealitatea biltzea ere egokia izan daitekeela aipatu zen batzarrean eta Herri Kontseiluak gaia lantzeko asmoa azaldu zuen, bai Babes Ofizialekoen baldintzak betetzen dituztenei begira, bai betetzen ez dituztenei begira ere.
Espaloia bai ala bai
Kaxkotik kanpinerako espaloia egiteko eskaera egin da berriz eta Udalak ezezkoa esan du, bere garaian jabe bat ez zegoelako ados. Egoera oso arriskutsua dela eta konponbideren bat bilatu behar dela esan zen batzarrean. Herritar batek proposamen berria ere egin zuen: arrazoia dirua izanik, gutxienez marra batez markatzea oinezkoen bidea. Eta kotxeentzako abiadura moteltzeko seinaleak jartzea.
Herri Kontseilua gaia berriz aztertu eta alternatibak bilatzekotan geratu zen.
Plazako irisgarritasuna
Plazan eta inguruko eraikinetan dauden oztopo eta koxkak egokitu egin behar direla ikusten du Herri Kontseiluak, baita komun publikoak ere, eta batzarrean adierazi zuen proposamen bat prestatzeko asmoa duela Udalean aurkezteko. Aurten, Donostia mailako irisgarritasun plana diseinatuko dute eta momentu egokia izan daiteke. Plazako bizilagunen eta herritar guztien proposamenak jasotzeko epea jarri zen ekaina bukaera arte.
Mendizorrotzeko plana
Maiatzeko Orri Informatiboan adierazi zen bezala, zehaztapen asko falta ziren Mendizorrotzeko Planari begira eta Herri Kontseilua Udal teknikariekin bildu zen. Herri Kontseiluak jakin zuenez, plana onartu gabe dago eta bilera hartatik ateratako ondorio nagusia izan zen, plana ingurumenari lotutakoa dela eta arlo horri lotutako eskariak bakarrik egin daitezkeela. Dena dela, Herri Kontseiluak plan integral bat eskatzen dio Udalari Mendizorrotzerako eta zentzu horretan lanean jarraituko duela adierazi zuen. Horrez gain, Udal teknikariek adierazi zuten idatziz aurkezteko eskariak eta saiatuko zirela kontuan hartzen. Abereak sartuko diren ingururako ere plan edo proiektu bat garatuta aurkezteko eskatu zuten. Herriko abeltzainak eta Herri Kontseilua horretan ari dira orain.
Garraio publikoa, ur-hornidura…
Aurretik aipatu izan den bezala, garraio publikoari lotuta, udalak ezezkoa esan zion egungo autobus zerbitzua aztertu eta bertako beharretara egokitzeari. Eta Behemendiko zerbitzuaren inguruan ez du ezer erantzun. Gaiarekin lanean jarraituko du Herri Kontseiluak.
Bestalde, ur-hornidurarik ez dute Biorretatik gorako bizilagunek eta horrekin ere lanean jarraitzeko asmoa dago.
Errepide, herri bide, espaloi eta malden egoeraz ere hitz egin zen batzarrean eta herritarrek esandakoak kontuan izango ditu Herri Kontseiluak.
Hirugarren adina eta panelak
Hirugarren adinekoei begirako ezer ez dagoela eta, Herri Kontseiluak asmoa du ikasturte berriarekin batera saio ireki batzuk martxan jartzekoa 65 urtetik gorako herritarrentzako. Bilera bat egingo da aurrerago eta informazio gehiago zabalduko dutela azaldu zuten batzarrean.
Horrez gain, dauden panel informatiboak berritu edota puntu berrietan jartzeko asmoa ere badu Herri Kontseiluak.
Bestalde, honako gaiak ere landu ziren: partehartze prozesua, armarria, web orria...
Festak, Kooperatibari proposamena…
Pasa berri ditugun herriko festak ere hizketagai izan ziren Herri Batzarrean. Antolaketa eta turnoei begira, herritarren laguntza beharko zela adierazi zen, besteak beste. Aurtengo Mus Txapelketak eta Udaberri Jaia ere oso positiboki baloratu ziren.
Bestalde, Herri Kontseiluak Kooperatibari egindako proposamenaren inguruko azalpena eman zuen batzarrean. Herri Kontseiluak 15.000 euroko diru laguntza eskaini dio Kooperatibari, beti ere, baldintza batzuk onartzen badira: alde batetik, estatutuetan jasota geratu dadila Kooperatibatik ateratzen diren irabazien zati bat herriko beharrak asetzeko izango dela, eta zentzu berean, zerbitzua herritar guztiei irekia izatea. Eta bestetik, Herri Kontseiluak pisu kualifikatua izatea Kooperatibak hartuko dituen erabaki estrategikoetan, horretarako formulak era askotarikoak izanik. Hau guztia aurrera nola eraman daitekeen aztertzeko, komisio bat osatu da Herri Kontseiluko eta Kooperatibako kideen artean.
Gazteekin zer egin?
Gazteen egoerari buruzko aipamena ere egin zuen herritar batek, 25 urtetik beherakoak ez direla herrian ibiltzen eta kezka adieraziz. Herri Kontseiluak gaia batzarrean aipatu ez bazuen ere, gogoan duela eta lantzeko beharra ikusten duela adierazi zuen, baina ez duela batere erraza ikusten konponbidea. Beraientzako leku fisiko bat beharrezkoa dela esatean bat etorri ziren denak.
010 telefonora deitu
Bukatzeko, lan guztiak Herri Kontseiluaren esku ez uzteko eta herritarrek ere beraien aldetik zerbait egin dezaketela adierazi zuten gerturatutako bizilagunek. Nora jo edo ze bide erabili dezaketen galdetuta, edozein kexa edo eskakizunen aurrean, 010 telefonora deitzeko esan zen: Udalak herritarren arretarako daukan telefonoa.
Batzarra oso partehartzailea
Batzarrera 30 bat herritar gerturatu ziren eta Herri Kontseilua oso pozik geratu zen oso batzar partehartzailea izan zelako. Herritar askok azaldu zituzten beraien kezkak, iritziak eta proposamenak, eta oso positibotzat jo zen saioa.
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria