ATZERA BEGIRA: Don Jose medikua (1902-1960)
Nork argitaratua: Igeldo Herria 3 urte, 11 hilabete atzera
Benito Jose Ramon Galparsoro Begiristain zuen izena eta Ataunen jaio zen 5 anai-arrebako familia batean. Hasiera batean burdin-lanetan aritu zen baina herriko maisuak eta farmazeutikoak mutil argia zela ikusi zuten eta medikuntza ikasketak egiten lagundu zioten. Dolores Ormazabal izan zuen emaztea (Lazkaokoa) eta 5 seme-alaba izan zituzten (2 alaba erizainak izan ziren). Artean 3 seme alaba zituztelarik, familia hartu eta Valladolideko herri txiki batera joan zen titulua ateratzera. Valladolideko Hospital De Sangren aritu zen praktikak egiten eta titulua ateratzeko beharrezko jakintza lortzen. Gerra Zibila hasi zenean Euskal Herrira itzuli eta titulua lortu zuen. Euska Herrian zela, Goierri aldera destinatu zuten mediku moduan eta denbora batez inguru horretan bizi izan ziren.
1942 urtean etorri ziren Igeldora, Etume baserriaren aldamenean zegoen Torreoian jarri ziren bizitzen eta zenbait urtetan zehar bera izan zen Igeldoko medikua, oso estimatua gainera. Inguruko baserritakoak astoan joaten omen ziren bere bila, medikua baserrira hurbiltzeko. Beste batzuetan bizikleta zahar batean ibiltzen omen zen adar batekin frenatuz edo eta motozikletan ere ibiltzen zela oroitzen denik bada.
Denetariko lanak egiten zituen: mediku arruntaren lanak, matrona lanak, autopsiak…
Erditzeak artatzea tokatzen zitzaionean, askotan luze joaten zirela eta, Marabietako Julianekin elkartu eta tertulian pasatzen omen zituzten orduak. Pakonen ere askotan elkartzen omen zen koadrilan; Pako zaharrakin, Bengoetxeko Martinekin, Marabietako Julianekin… Bengoetxeko Joxe Antonio izan zen Don Joseren laguntzaz jaio zen haurretako bat, gogoan du Kandido anaiak eskolatik etxera bidean, Iriarten nola eman zioten notizia Don Jose handik pasatu berria zela eta.
Ordainketak berriz, baserriko produktuekin egiten zizkioten eta etxea gainezka izaten omen zuten oilasko, oilo, sagar eta abarrekin. Igeldotarrak oso eskuzabalak zirela aipatzen omen zuen, hala oroitzen dute bere gertukoek.
4 urte inguru bizi izan zen Etumen eta gero Antiguara jaitsi ziren. Matia kalean zuen etxean jarraitu zuen kontsulta pasatzen. Garai hartan telefonorik ez zegoenez, inguruko tabernetan uzten omen zioten herritarrek abisua, Igeldon edo eta Antiguon.
“El pequeño marañon” omen zuen goitizena, “begi kliniko” ona zuelako eta diagnostikoak egiten oso ona zelako. Garai hartan diagnostiko gehienak ikusmenaren eta entzumenaren bidez egiten zituzten eta berak horretarako zentzumen onak zituela esaten zuten.
Urdailean kilimak zituen gaztearen kasua
Bitxikeriazko kasu bat ere izan omen zuen, 1947ko abenduan egunkari batean argitaratu zen berrian irakur daitekeenez. Igeldoko Zapatari baserriko Jose Artola gaztea izan zen gaixoa (15 urterekin). Urdailean mina sentitzen omen zuen mutilak eta 15 egun jateko gogorik gabe zela ikusirik Don Jose medikuaren kontsultara joan ziren ama-semeak urte horretako ekainean. Handik egun batzuetara berriro azaldu omen ziren medikuaren kontsultara, orduan urdailean kilimak nabaritzen omen zituen eta gorputzez oso zurbil omen zegoen. Hirugarren bisitan amak adierazi zion medikuari semea ohean zela eta ipurditik har oso arraro bat kanporatu zuela. Honela azaldu zion amak ikusitakoa: «Oso arraroa da. Hankak ditu eta mugitu egiten da, eta arratoi baten antzeko isatsa du». Medikuak emandako sendagaiari esker gazteak tripa barruan zituen larba guztiak bota zituen osasuna berreskuratuz, (104 larba guztira 58 eguneko tratamenduan). “Miasis Gastriko” moduan diagnostikatu zuten kasua. Eta lehen esan bezala, sona handikoa izan zen medikuen artean zein gizartean orokorrean, ez Gipuzkoan ezta Espainia mailan ere, ez baitzen horrelako kasurik ezagutu ordura arte. Ondorenean ere aztertzen jarraitu zuten kasua eta ziurrenik ura edanda barneratuko zituela larba horien arrautzak ondorioztatu zuten.
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria