Arrano Etxeak bukatu du bere ibilbidea
Nork argitaratua: Igeldo Herria 3 urte, hilabete 1 atzera
Eguna zehazteko dago, baina beranduenez, martxoa bukaera izango da. Hortik aurrera, Arrano Etxeak ez du animalia berririk jasoko.
36 urteren ostean, Arrano Etxeak ateak itxiko ditu. Bere ibilbidea bukatutzat eman dute Mertxe Garciak eta Joxan Albisuk. Orain, Gipuzkoako Diputazioak Urnietan egokituko duen finka ireki zain daude. Adostu dutenaren arabera, gehienez ere, martxoa bukaera izango da. Apirilerako, behintzat, martxan izango da espazio berria eta hortik aurrera, Arrano Etxean ez da animalia basati berririk hartuko.
Urteak zeramatzaten Diputazioak pausuak emateko zain eta itxiera nahi baino gehiago atzeratu dela azaldu du Garciak. «12 urte izango dira hau planteatzen hasi ginela eta gaur arte luzatu da. Jada ezin genuela jarraitu esan genien. Joxanek ere 86 urte dauzka eta ardura handiko zeregina da».
Gainerako animaliei irtenbide bila
Urnietan egongo den espazio berriarekin ez dute loturarik izango Garciak eta Albisuk. «Kontzeptua erabat aldatuko da. Han bakarrik hartuko dituzte errekuperatu daitezkeen animalia basatiak. Bestelakoak ez dituzte jasoko. Guk hemen, denetik jaso izan dugu. Abandonatu izan dituzten animalia exotikoak ere bai. Guk gure kriterioak izan ditugu eta beraiek beste batzuk izango dituzte eta guk ez dugu hor zerikusirik izango».
Hori horrela, Arrano Etxean orain dauden animalia guztiekin zer gertatuko den ere adostu dute Diputazioarekin. Ahal direnak zentru autorizatuetara eramango dituzte, Karpin edo antzeko zentruetara. Eta ezin direnak (loroak, animalia exotikoak, kaioak, ahateak…) Arrano Etxean geratuko dira Garcia eta Albisuren kargu: «Hil arte, ahalik eta bizimodu onena izan dezaten saiatuko gara». Beste zentruetara animaliak eramateko epea ere zehaztu dute Diputazioarekin. Urtebeteko epea izango dute.
Borondatezko lana, etxe propioan
Arrano Etxea 1985ean jarri zen martxan. Gomez eta Albisuk beraientzako erositako etxe propioan hasi zuten zeregin hau. Bien aldetik erabat lan boluntarioa izan dena. Albisu Aranzadiko kidea zen eta egoerak bultzatuta (Gipuzkoan ez baitzegoen halako zentrurik), eta animalienganako maitasuna medio, animaliak etxean hartzen hasi ziren. «Fabore moduan hasi zena, 36 urtez luzatu da. Etxea erosi genuenean ez genuen pentsatu ere egiten honetan bukatuko genuenik», aitortu du Gomezek.
24 orduko zerbitzua
Garciak eta Albisuk 36 urtetan eskaini duten zerbitzua, gainera, 24 ordukoa izan da. Eguneko edozein ordutan jaso izan dituzte animaliak. Erabat lotuta egon dira lan boluntario honetara eta azkenean, bizitzeko modu bat izan dela azaldu du Garciak. Eta urte hauetan guztietan, 15.000 animalia baino gehiago artatu izan dituzte ofizialki. Baina benetako zifrak 20.000 animalia baino gehiago izango direla gaineratu du Gomezek. Horietatik %66 errekuperatu izan dira, hau da, animalia horiek sendatu eta beraien habitatera bueltatu izan dira. Harro egoteko datuak dira eta Gomez eta Albisu pozik daude egindako lanarekin.
«Ez gara aspertuko»
Bizitzaren etapa hau bukatzear dela ikusita, pena pixka bat sentitzen dute, azkenean bizitzeko modu bat izan delako, baina atzetik dagoen ardura guztia kentzeko beharra ere badute. «Gainera, ez gara aspertuko, ez! Animaliarik gabe ez gara egongo eta beste zeregin batzuk ere bilatuko ditugu. Adibidez, fruta arbolak oso gustoko ditut eta kanpoko aldea egokitzen denean, limoiak, naranjak… denetik jarri behar dut», dio Gomezek. Pixkanaka Arrano Etxeko espazioa berreskuratzen hasiko dira: kaiolak, sareak, itxiturak kendu…
Heziketa, gakoa
Garciak mezu argi bat ere zabaldu nahi izan du bukatzeko: «Jendea sentsibilizatzea nahiko nuke ez ditzaten animalia exotikoak etxeetan eduki. Ez ditzatela erosi. Eta noski, jendeak errespetatu ditzala natura eta animaliak». Zentzu horretan, pausoak eman direla gaineratu du: «Jendeak interes gehiago dauka orain eta ardura gehiagorekin jokatzen du». Dena dela, umeak hezitzea dela gakoa ikusten du eta hor egin behar dela indarra. Baita legeak gogortzean ere.
Azken postak
- 2025 urteko aurrekontua erakusketa publikoan dago
-
Apirilak 8: Lehenengo auzo batzarreko deialdia
- IGELDOKO ENTITATEA: Sorrera Festa
- Pala Txapelketa azken fasean sartu da
- Urteko batzarra egingo du Din-dinek
Artxibategia
2025
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (392)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (367)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria