Udaberri festan, Kooperatibaren alde dirua biltzeko asmoa | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Udaberri festan, Kooperatibaren alde dirua biltzeko asmoa

(0 iruzkin)

Asteburuan izango da Udaberri Festa (maiatzak 11 eta 12) eta aurten apustu berezia egingo da Kooperatibaren alde dirua ateratzeko. Asmo horrekin, egitarau zabala antolatu dute. Azpimarratzeko ekintzak izango dira, besteak beste, larunbat eta igandean ikusgai egongo den "Erraiak" dokumentala (irriantziari buruko dokumentala), igande goizean izango den lore eta landare azoka edota bertako produktuen azoka, eta baita asteburu guztian zehar izango den eskaintza gastronomikoa. 
Ohi bezala, San Isidro egunez ere izango da festa. Toka eta afaria antolatu dituzte. 

Aldaketak, larunbateko egitarauan
Larunbat arratsalderako, hainbat jarduera antolatu dira umeentzat, baina aldaketatxoren bat egon da. Lehenik, pantin roller ikastaroa bertan behera geratu da, eta horren ordez 17:00etatik 18:00etara haur jolasak egongo dira. Bitartean, merienda emango zaie umeei. 
Bestalde, Parkour ikastaroa atzeratu egin dute eta 18:30etan hasiko da.

"Erraiak" irrintziari buruzko dokumentala, Kooperatiban

Hiru emanaldi eskainiko dira: maiatzaren 11n 19:30etan; eta maiatzaren 12an 12:30etan eta 18:30etan.

Irrintzia ardatz hartuta ekoiztu den dokumental bakarra da hau euskara hutsean grabatutakoa. Baina noiztik dugu irrintzia gure artean? Bizirik jarraitzen al du XXI. mendean? Hauek eta beste hainbat galderen erantzuna bilatzen duen ariketa da "Erraiak" dokumentala. Euskal Herriko txoko desberdinetan murgilduta irrintziaren jatorria eta hedapenaren azterketa egiten du. Zer eragin du irrintziak kostaldeko marinelen jardunean? Zer eragin barnealdeko bailaren egunerokoan?

Ekain Martinez de Lizarduy irakasleak eta Arteman Komunikazioak lankidetzan egindako dokumental honek, Euskal Herri osoan zehar irrintziarekin zerikusi zuzena duten pertsonen testigantzak jaso ditu. 

Sarrerak salgai, 4 euroan:

- Txapela taberna (Igeldo)

- Garazi liburu-denda (Antigua)

- Jolasetxea taberna (Añorga)

- Pandora taberna (Gros)

- Aitzaga taberna (Usurbil)

- Kolontxiki taberna (Orio)

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom