Moda desfilea eta Umore Horiya, San Pedrotan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Moda desfilea eta Umore Horiya, San Pedrotan

(0 comments)

Jai Batzordetik azaldu dutenez, ekintza berriak izango dira aurtengo San Pedro jaietan. Horien artean, Moda desfilea eta Umore Horiya aipatu dituzte, baina sorpresa gehiago ere izango dira.

Moda desfilea, bigarren eskuko arroparekin

Moda desfilea ekainaren 23an izango da plazan, 18:30etatik aurrera. Bigarren eskuko arropa eta konplementuekin izango da eta horretarako, herritarrek borondatez emandako arropak bilduko dira (egoera onean daudenak). Ondoren, parte hartu nahi duten herritarrek desfilea egingo dute arropa horiekin, plazan zehar jarriko den pasarelan.

Desfilea bukatzean, arropa eta konplementu guztiak salgai jarriko dira, prezio sinbolikoan. Bildutako dirua Jai Batzordera bideratuko da, herriko festak aurrera eramaten laguntzeko.

Arropa emateko, desfilatzeko, makilatzeko, orrazteko… boluntarioak

Arropa jasotzeko epe bat jarri da: maiatzaren 25era. Kultur etxean utzi behar dira astelehenetik ostegunera (15:30-19:30) edo ostiraletan (10:00-14:00). Ezinez gero, dinamizatzailearekin harremanetan jarri. Mota guztietako arropa jaso nahi da.

Bestalde, desfilatzeko, makilatzeko, orrazteko, dekoratzeko… ere boluntarioak behar dira. Beraz, animatu eta harremanetan jartzeko dei egin dute: ttonttorro@gmail.com.

Umore Horiya, herri bazkariaren ondoren

Humor Amarillo edota Grand Prix lehiaketetan oinarritutako jokoak antolatuko dira ekainaren 30ean. Herri Bazkariaren ondoren izango da. Umore Horiya izena jarri diote eta gogotik gozatzeko aukera izango da proba dibertigarriak tarteko.

Antolatzaileen asmoa da 6-10 kideko taldeak osatzea eta apuntatzeko zerrenda jarri dute Txapela tabernan. 14 urtetik gorako edozein herritarrek hartu dezake parte. San Juanak arte egongo da epea zabalik. Animatu!!

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom