Barrikoteko txartelak erosteko, azken eguna | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Barrikoteko txartelak erosteko, azken eguna

(0 iruzkin)

Udaberri Festa asteburu honetan ospatuko da eta larunbatean barrikotea egingo da zentollo eta guzti. Txartelak Txapelan daude salgai eta gaur da erosteko azken eguna.
Aurtengo Udaberri Festa berezia izango da. Azken urteetan, festa honetan ateratako dirua Kooperatibari laguntzeko erabili izan da eta aurten, helburu hori izateaz gain, Kooperatibaren proiektu berria izango da ardatz. Proiektua herrian eta herritik kanpora zabaltzeko aprobetxatu nahi da aurtengo Udaberri Festa eta horretarako, egitarau ederra prestatu dute. Azpimarratzekoa da, igandean egingo den Barazki, Lore, Landare eta Zuhaitz azoka. Kanpoko jende ugari gerturatzea espero da.
Asteartean, berriz, San Isidro eguna ospatzeko, Toka Txapelketa eta afaria izango dira. 

UDABERRI FESTA
Maiatzak 12, larunbata:
18:00 HITZALDIA kultur etxean: “Igeldoko Kooperatibako
proiektuaren antzeko ereduak aztertuz”.
19:30 LEZKARRI (Igeldo) eta IRAURGI (Azkoitia) abesbatzen
emanaldia. Eskolako aretoan.
21:00 BARRIKOTEA sindikatuan.
Ondorenean, Itziar Zamorarekin kantaldia.
MENUA: Zentolloa, oilaskoa parrillan, postrea eta kafea. Prezioa: 20€.
*TXARTELAK: Txapelan salgai, (maiatzak 10, osteguna arte).

Maiatzak 13, igandea:
10:30 LANDARE, LORE, ZUHAITZ ETA ZUHAIXKA AZOKA plazan.
Denak salgai egongo dira eta baratzako landare eskaintza zabala
egongo da.
11:00tatik aurrera, GAZTA eta ARDO dastaketa eta Kooperatibako
informazio gunea sindikatuan. Aurrera begira egon daitezkeen
produktuetako batzuk ere salgai!
13:30 OILASKO ERREA PARRILLAN plazan. Barra ere egunean
zehar irekita izango da.
16:00-18:00 Dj Esther plazan.

Maiatzak 15, asteartea
San Isidro eguna:
19:30 TOKA txapelketa plazan.
21:00 Afaria TXAPELA tabernan, Alkorta anai-arreba trikitilariekin.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom