Hiru ikastaro berri antolatu dira aurten | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Hiru ikastaro berri antolatu dira aurten

(0 iruzkin)

Ikasturte honetan, 18 ikastaro antolatu dira eta horietatik hiru berriak dira: xakea, korrika eta frantsesezko mintzapraktika. Denera, 114 ikaslek eman dute izena, haur eta heldu kontuan izanda. Iazko kopuruak zer­txobait hobetu dira.
Ikastaroak honakoak dira: ingelesa, zunba, joskintza, yoga, pianoa, trikitixa, gitarra, marrazketa, break dance, musika tailerra, panderoa, frantsesa, euskal dan­tza, balleta, euskarazko mintzapraktika, xakea, korrika eta fran­tsesezko mintzapraktika.

Yoga, zunba eta dantza, eskolan
Pandemia atzean utzita, aurten berriz Eskola normaltasunez erabiltzeko aukera izango da. Hori horrela, yoga, zunba eta handien euskal dantza bertan egingo dira. Gainerako ikastaroak kultur etxean izango dira.

Apuntatzeko aukera
Ikasturtea martxan baldin badago ere, lekua dagoen ikastaroetan izena emateko aukera dago oraindik. Beraz, interesa izanez gero, harremanetan jartzeko dei egin dute antolatzaileek: 943 31 30 30 / 606 311 734 edo bestela ieltxokulturelkartea@ymail.com.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom