Zenbait hitzaldi udazkenerako, Jubilatu elkartearen eskutik | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Zenbait hitzaldi udazkenerako, Jubilatu elkartearen eskutik

(0 iruzkin)

Zahartzaroko sexualitatearen inguruan izango dira bi hitzaldi eta beste bat elikadura osasungarriaren inguruan. Herritar guztiei irekiak izango dira.

Jubilatu elkarteak zenbait hitzaldi antolatu ditu udazkenerako. Zahartza­ro­ko sexualitatearen inguru­an pare bat, eta elikadura osasungarriaren inguruan beste bat. Sexua­litateari loturikoak Ainara Brusau sexologoak eta gizarte langileak eman­go ditu eta elikaduraren ingurukoak Arantza Lopez-Ocaña sendagile nutrizionistak. Elikadura­ren inguruko hitzal­diaren ondoren, sukaldaritza praktika egingo da Jabitxu Izaskun sukaldariarekin.
Zehazki honako hauek izango dira udazken honetarako antolatu dituzten hitzaldiak eta datak:
- “Sexualitatea Zahartzaroan”: Urriak 26, 19:00tan
- “Plazerra eta Ongizatea”: Azaroak 16, 19:00tan.
- “Bizitza eta elikadura osasungarria; gabonetako menuak”: Aben­duak 14, 17:00tan. Ondorenean Sukaldaritza praktika 18:30tan.
Bizitza eta elikadura osasungarriaren inguruan beste bi hitzaldi ere egiteko asmoa dute, baina datorren urtean izango dira horiek. Datak hurbiltzean zabalduko dute horien inguruko informazioa. Gainera, hitzaldi guztiak herritar guztientzat irekiak direla azpimarratu dute, beraz, interesa duen orok azaltzeko aukera izango du.

Ikastaroak ere martxan
Hitzaldiez gain, urte hasieratik hasitako ikastaroak berriz ere martxan direla adierazi dute. Pilates, Pilates aulkian eta Memoria lantzeko ikastaroak hain zuzen ere. Pilateseko 2 modalitateak astearte eta ostegunetan izaten dira, 9:45tan hasita Pilates Aulkian eta ondorenean 11:00tan hasita Pilates arrunta. Memoriako ikastaroa berriz, ostegunetan izaten da goizeko 11:00tan.
Azkenik, urtea amaitu aurretik urteko batzarra ere egiteko asmotan direla azaldu dute. San Tomas egunaren inguruan egin izan ohi dute eta aurten ere inguru horretan egiteko asmoa dute. Hala ere, data eta ordua zehaztean, deialdia zabalduko dutela eta bazkide guztiei informatuko dietela gaineratu dute.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom