Herritarrok hitz egiteko momentua da | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Herritarrok hitz egiteko momentua da

(0 iruzkin)

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sor­tzeko bidean, herritarren partaidetza prozesua abiatu da orain. Hau da, herritarrok hitz egiteko momentua orain dela adierazi du Herri Kon­tseiluak: «Igeldon dauzkagun behar eta nahiak adierazi, TET sortzeak era­­giten dizkigun ilusio edo kezkak plazaratu, iritziak eman... Horiek de­nak mahai gainean jartzeko garaia da».
Partaidetza prozesu hau Donostiako Udalak, Siadecok, Herri Kontseiluak eta hainbat igeldotarrek elkarlanean jarri dute abian eta «helburua da ahalik eta igeldotar gehienen partehartzea bultzatzea eta iritzi desberdinak jasotzea».

Bilerak, galdeketak, elkarrizketak...
Herritarren partehartzea bultzatzeko, bide desberdinak erabiliko dituzte: bilerak, galdeketak, elkarrizketak... «Eta garrantzitsua da horietan parte hartzea», adierazi du Herri Kontseiluak.
Hasteko, bilera orokor bat egingo da martxoaren 20an (igandea) 11:00etan frontoian. Bilera horretan izango dira, Herri Kontseiluaz gain, Eneko Goia Donostiako alkatea, Udal ordezkariak, Partaidetzako teknikariak, Siadecoko teknikariak eta partaidetza prozesuko koordinazio mahaiko kideak.
TETaren inguruko informazioa eman bai, baina herritarrak entzutea izango da bileraren helburua.

Hasi da negoziaketa fasea
Igeldoko TET sortzeko, negoziaketa fasea hasi da dagoeneko. Urtarri­laren 31n egin zuen lantaldeak lehenengo bilera udaletxean. Siadeco txosten justifikatiboa prestatzen ari da eta aldi berean, aipatutako igeldotarren partehartze prozesua jarri da martxan.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom