Aurten jaiak bai? | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Aurten jaiak bai?

(0 iruzkin)

Bilera garrantzitsua egingo da martxoaren 18an 19:00etan.

Aurten jaiak bai? lemapean Jai Batzordeak bilera garrantzitsua deitu du martxoak 18rako. Bilera arratsaldeko 19:00etan izango da eta bilera ostean mokadutxo bat jateko aukera egongo da.
Azken asteetan, oso kide gutxi biltzen egon dira, zehazki 3 pertsona. Jaien antolaketak, adin eta koadrila aniztasuna eskatzen duela ulertzen dute eta gaur egun hori ez dela bermatzen ikusita, egoera aldatzeko beharra agerikoa dela uste dute. Ekintza zehatzak antola­tzeko edota jaietako egunetan lan egiteko jendea prest egongo dela ez dute zalantzarik egiten, baina jaien antolakuntzan jende gehiago inplikatzea behar-beharrezkoa dela uste dute. Zentzu horretan, martxoak 18ko bilerara dei egiten dute. Bertan, adin eta koadrila ezberdinetako pertsonak elkartzea espero dute baita eragile ezberdinetan jada lanean dauden kideak ere.

Eskerrak, laguntzagatik
Aurtengoan, egoera aldatuko delakoan, jai bereziak antolatzeko lanean ari dira Jai Batzordeko kideak. Horretarako ordea, dirua ezinbestekoa dela azaldu dute eta ekintza ezberdinak antolatuko dituzte helburu horrekin.
Gabonetan jada, bi ekimen egin dituzte. Alde batetik, Gabonetako saskiaren zozketa antolatu zuten Herri Kontseilua eta Kooperatiba­rekin. Eta bestetik, kopak salgai jarri dituzte; 6 kopako kaxak. Azaldu dutenez, oraindik ere kaxa batzuk salgai daude IKOn.
Jai Batzordetik eskerrak eman nahi dizkiete bi ekimenetan lagundu duten guztiei: «mila esker denoi!».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom